Argitaratutako zerrendetan akats bat antzeman ondoren, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak zuzentzea agintzen da, bai eta parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko errekerimendua jaso duten pertsonen zerrenda ere.
Zerrenda horiek Enplegu Publikoaren Atarian kontsulta daitezke, honako helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ “Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena” atalean.
Halaber, 10 egun balioduneko epe berria ezarri da, 2026ko urriaren 8tik 2026ko urriaren 22ra, biak barne, erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, bai eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko ere.
Sartzeko titulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko eskatzen zaien pertsonek jatorrizko dokumentazioa edo horren kopia autentikoa aurkeztu beharko dute, eta, oro har, IVAPen edozein egoitzatan aurkeztuko da presentzialki (Bilbon, Donostian edo Gasteizen).
Hala ere, jatorrizko dokumentua elektronikoa bada edo kopia elektroniko autentikoa Egiaztatze Kode Seguruarekin (CSV), Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu ahal izango da.
Eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar dutenek hitzordua eskatu beharko dute esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/web01-citaivap/eu/aa14aUIWar/ivap/aa14aInit.jsp?lang=eu