Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

II. Mugiment Pausu Erronka

Argitalpen-data: 

II. Mugiment Pausu Erronka

Iaz Mugiment Pausu Erronka jarri genuen martxan lehen aldiz, jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzua duten udalerrietan ohitura aktiboak sustatzeko baliabide berri gisa.

Iazko esperientzia positiboa eta gero, bultzada ematen jarraitu nahi diegu Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten udalerriei. Horregatik, II. Mugiment Pausu Erronka antolatuko dugu maiatzean. 

Mugiment Pausu Erronka aplikazio bidezko ekimen irekia da, herritar guztientzako eskuragarri. Parte hartzeko, nahikoa da aplikazioa deskargatzea eta norberaren udalerriko taldean izena ematea. Bakarka edo taldeka parte har daiteke, eta udalerrien arteko sailkapena ere izango da ikusgai. Talde bakoitzak bere udalerria ordezkatuko du erronkan zehar.

Erronkaren iraupena hiru astekoa izango da: maiatzaren 11tik maiatzaren 31ra. Parte hartzea erraza eta doakoa da, eta 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Gainera, ekimenak sari erakargarriak eskainiko ditu, bai norbanakoentzat bai taldeentzat, egindako pausu kopuruaren arabera. Osasuna, dibertsioa eta pizgarriak, denak batera.

Egin dezagun erronka hau ezagun, erakargarri eta eskuragarri guztientzat. Beraz, zabaldu mezua, erabili kartelak, sortu taldeak, partekatu esperientziak, eta lagun diezaiogun elkarri komunitate aktiboago bat eraikitzen. 

Hemen duzue ikusgai erronkarekin loturiko informazio gehiago eta erronkaren aurkezpen bideoa:

Eman izena martxoaren 30etik aurrera!