Egoitza elektronikoa

Garatutako gai-zerrenda eta galdera-sorta argitaratzea

Argitalpen-data: 

IVAPek duela gutxi argitaratu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziari dagozkion gai-zerrenda orokorra eta galdera-sorta.

Enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta salbuespenezkoak arautuko dituzten oinarri orokorretan (2022ko maiatzaren 23ko EHAAn argitaratu ziren) aurreikusitakoa betez egin eta argitaratu da material hori. Oinarri horietan berariaz ezartzen da IVAPek izangaien eskura jarriko dituela garatutako gai-zerrenda orokorra eta prozesu horietarako galdera-sorta bat.

Garrantzitsua da azpimarratzea bai garatutako gai-zerrenda bai galdera-sorta Azpiegituren Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezirako soilik diseinatu direla, eta haien edukia bat datorrela gai-zerrenda orokorrarekin eta prozesu zehatz horren ezaugarri espezifikoekin.

Baliteke garatutako gai-zerrendaren zati batzuk baliagarriak izatea beste hautaketa-prozesu batzuk prestatzeko material lagungarri gisa, baina ez dira helburu horrekin egin, eta ez dira prozesu horiei aplikatu beharreko gai-zerrenda ofiziala.

EAEko Administrazio Orokorrak 2026an deitutako gainerako hautaketa-prozesuei begira, IVAPek bibliografia orientagarri bat argitaratuko du deialdi bakoitzerako (leiho berri batean irekitzen da), izangaiei prestakuntzarako erreferentzia erabilgarriak emateko. Hala ere, ez da gai-zerrenda ofizialik egingo.