Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Sekzioko Instantzia Auzitegiak, 1. zenbakiko Plazak, 78/2026 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, hurrengo ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka: 2024ko abenduaren 17ko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen den, eta 2025ko ekainaren 6ko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zen.
Auzi-errekurtsoa, hautagai bat isilbidez baztertzeari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 287 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 78/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
