IVAPen web-orrian, Enplegu Publikoaren atalaren barruan, EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako azterketa-ereduei eskainitako espazioa eguneratu dela jakinarazten da.
Eguneratze horrek lehendik eskuragarri zegoen materiala berritzen du, izangaiei EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako hautaketa-prozesuetan erabilitako proben egiturari, edukiari eta tipologiari buruzko adibide berriagoak eskaintzeko.
Ezaugarri nagusiak:
• Amaitutako azken deialdietako azterketa-ereduak sartu dira.
• Argitaratutako ariketak aurreko hautaketa-prozesuetan erabilitako proben benetako adibideak dira.
• Hala dagokionean, erantzun zuzenen txantiloiak sartu dira.
Garrantzitsua:
• Azterketa-ereduak orientagarriak baino ez dira, eta informazio- eta gardentasun-helburuekin argitaratzen dira.
• Proben ezaugarriak deialdi bakoitzaren arabera alda daitezke.
• Deialdi bakoitzaren oinarriek zehaztuko dituzte, nolanahi ere, hautaketa-prozesuaren edukia, egitura eta ebaluazio-irizpideak.
Azterketa-ereduak. EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak:
https://www.ivap.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/administrazio-orokorraren-azterketa-ereduak /