Egoitza elektronikoa

Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin da

Argitalpen-data: 

Gaur, 2026ko irailaren 3an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren honako Agindua argitaratu da:

AGINDUA, 2026ko uztailaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaketa-prozesurako, eta haren oinarriak onartzen dira.
Iragarritako prozesuan izena emateko epea 2026ko irailaren 4an hasi eta 2026ko urriaren 1eko 14:00etan bukatuko da.