Urriaren 23an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak agindu bat eman zuen, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa baiesteko. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zen eta oinarri espezifikoak onartu ziren (IV. eranskina, Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala). Berraztertze-errekurtsoa baiestearen ondorioz, Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan giza nutrizioaren eta dietetikaren ikasketa-eremua sartu zen.
Lanpostuen zerrenda aldatuko da, ikasketa-eremu hori Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalan sartzeko.
Aldaketa argitaratu ondoren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez, oinarri espezifikoen IV. eranskina (Osasun Publikoko eta Epidemiologiako eskala) aldatuko da, eta epe berria irekiko da hautaketa-prozesu horretan eskabideak aurkezteko, aginduan bertan aurreikusitako baldintzetan.
Hautaketa-prozesu horretan izena eman dutenek ez dute izapide gehigarririk egin beharko.
Enplegu publikoko albisteen atarian, hurrengo urratsen berri emango da.