Egoitza elektronikoa

EPE 2026. Azterketei buruzko informazioa. Laborategiko langilea

Argitalpen-data: 

Oposizio-fasean aurreikusitako lehenengo proba egingo da 2026ko azaroaren 13an (ostirala), 10:00etan, Gasteizko UNED-1-2-3.   

Ohar garrantzitsuak:

  1. 09:30etik aurrera sartu ahal izango da.
  2. Azterketara NANa, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko duzu.
  3. Boligrafoa eraman behar duzu (urdina edo beltza).
  4. Azterketa-eremura sartu aurretik komunak erabiltzea gomendatzen da.
  5. Probak bi zati izango ditu, eta erantzun-orri bakarrean erantzun beharko dira.
    • A zatia: 50 galdera eta erreserbako 5 galdera, gai-zerrenda orokor eta espezifikoari buruzkoak.
    • B zatia: 35 galdera eta erreserbako 4 galdera, gai-zerrenda espezifikoari buruzkoak.
    • Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta horietatik bakarra izango da zuzena.
    • A edo B azterketa-eredua adierazita ez duten erantzun-orriak ez dira zuzenduko.
    • Erantzun okerrengatik erantzun zuzen baten balioaren heren bat kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute penalizaziorik izango.
    • A zatia 0 eta 50 puntu artean baloratuko da, eta 25 puntu lortu beharko dira gainditzeko. B zatia 0 eta 45 puntu artean baloratuko da, eta 22,5 puntu lortu beharko dira gainditzeko.
  6. Proba egiteko gehieneko denbora bi ordu eta laurden bat izango da.
  7. Iruzurraren prebentzioa eta gailu elektronikoak. Hautaketa-prozesuaren osotasuna eta izangaien arteko berdintasuna bermatzeko, debekatuta dago azterketa egiten den bitartean baimendu gabeko gailu elektronikoak erabiltzea edo eskura edukitzea, bai eta informazioa transmititu, jaso, biltegiratu, kontsultatu edo sortzea ahalbidetzen duen edozein tresna teknologiko erabiltzea ere. Debeku horren barruan sartzen dira, besteak beste, telefono mugikorrak, erloju adimendunak, mikrokaskoak, entzungailuak, adimen artifizialean oinarritutako gailuak, MP3 edo MP4 erreproduzitzaileak, kalkulagailu elektroniko edo programagarriak eta antzeko gailuak.
  8. Azterketak irauten duen bitartean, baimendu gabeko gailu elektroniko guztiek itzalita eta gordeta egon beharko dute. Azterketaren osotasuna bermatzeko eta izangai guztien arteko tratu-berdintasuna zaintzeko, irrati-frekuentziak detektatzeko sistemak erabiliko dira.
  9. Arrazoi medikoengatik, edoskitze-arrazoiengatik edo behar bezala justifikatutako bestelako arrazoiengatik azterketan gailu elektroniko bat eduki behar duten pertsonek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, dagokion justifikazioa aurkeztuta, edo, bestela, azterketa hasi aurretik gelako arduradunei jakinarazi beharko diete.
  10. Probaren behin-behineko emaitzak 2026ko azaroaren 16tik aurrera argitaratuko dira Enplegu Publikoaren webgunean. Webgune berean argitaratuko dira galderen koadernotxoa eta erantzun zuzenen behin-behineko txantiloia.

Jarraibideak (PDF, 333 KB) (leiho berri batean irekitzen da)