Bilboko Auzialdi Auzitegiko Lan Arloko Atalak, 8 zk.ko Plazak, 267/2025 zenbakiko lan-autoetan administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdunak epatzea erabaki du, demandatzaileak 3226 kodea duen Eraikuntza Ataleko buruaren lanpostua finkatzeko prozesuan lortutako behin betiko kalifikazioaren aurka, zeinaren ondorioz Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko abenduaren 20ko Ebazpena eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrendak onartzen dituena.
Prozedura horretan interesa duten pertsona guztiak epatzen dira, beren eskubideen edo bidezko interesen alde interesdun gisa ager daitezen, egoki baderitzote, Bilboko Auzialdi Auzitegiko Lan Arloko Atalean 8 zk.ko Plazan, 267/2025 zenbakiko lan-autoetan.
