Egoitza elektronikoa

Autopsietako Laguntzaileen hautaketa-prozesuko oinarri espezifikoen aldaketa

Argitalpen-data: 

Jakinarazten da 2026ko uztailaren 1eko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren bidez (2026ko uztailaren 10eko EHAA), Autopsietako Laguntzaileen lanpostuetarako hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak aldatu direla.

Aldaketaren bidez, lehiaketa-faseko merezimenduen balorazioan Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko goi-mailako teknikariaren titulua sartzen da, gai horren inguruan aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak baietsi ondoren.

Zehazki, deialdiaren I. eranskineko 4.2.2 apartatua («Tituluak») aldatu da, eta ezartzen da Anatomia Patologikoko eta Zitodiagnostikoko goi-mailako teknikariaren titulua 10,80 punturekin baloratuko dela, oinarrietan jasotako Lanbide Heziketako beste goi-mailako titulazio batzuekin batera.