Gaur, 2026ko ekainaren 30ean, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko eskatzen zaien pertsonen zerrenda argitaratzeko agintzen da.
Zerrenda horiek Enplegu Publikoaren Atarian kontsulta daitezke, honako helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ “Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena” atalean.
10 egun balioduneko epea ezarri da, 2026ko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 14ra, biak barne, erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, bai eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko ere.
Sartzeko titulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko edota lan esperientzia egiaztatzeko eskatzen zaien pertsonek jatorrizko dokumentazioa edo horren kopia autentikoa aurkeztu beharko dute, eta, oro har, IVAPen edozein egoitzatan aurkeztuko da presentzialki (Bilbon, Donostian edo Gasteizen).
Hala ere, jatorrizko dokumentua elektronikoa bada edo kopia elektroniko autentikoa Egiaztatze Kode Seguruarekin (CSV), Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu ahal izango da.
Eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar dutenek hitzordua eskatu beharko dute esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/web01-citaivap/eu/aa14aUIWar/ivap/aa14aInit.jsp?lang=eu
