Aste honetan egindako hautaprobak zuzenketa- eta berrikuspen-fasean daude.
Horregatik, behin-behineko emaitzak ezin izango dira aste honetan argitaratu, hasieran aurreikusita zegoen bezala.
Behin-behineko emaitzak datorren astean argitaratuko dira, azterketa-koadernoekin eta erantzun zuzenen txantiloiekin batera.
Informazioa emateko, emaitzak argitaratu bezain laster, berri bat zabalduko da gune horretan bertan, eta SMS bat bidaliko zaie hautagaiei.