Gaur, 2025eko azaroaren 17an, IVAPeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratu da. Hauxe da ebazpen honen helburua:
1. Zehaztea zenbat plaza esleituko diren eta plaza horiek nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunaren arabera.
2. Esleipen osagarrietan parte har dezaketen pertsonak identifikatzea.
3. Esleipen prozedura zehaztea.
4. Lanpostuak aukeratzeko epea ezartzea, baita lanpostua aukeratu behar duten hautagaiei dei egiteko prozedura ere.
5. B gidabaimena baldintza espezifikoa alegatzeko sistema ezartzea.
Ebazpenarekin batera, lanpostuen aukeraketa egitera deitutakoen zerrenda argitaratu da. Lanpostuak hautatzeko izapidea egiteko epea 2025eko azaroaren 18an (asteartea) hasiko da, eta 2025eko abenduaren 1ean (astelehena) amaituko da (biak barne).
Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA dokumentua argitaratu da». Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.
Ebazpenean adierazten den bezala, lanpostuen eskaintza gehigarrian eskainitako lanpostu berri batzuek B gidabaimena izateko baldintza betetzea eskatzen dute, eta betekizun hori ez zegoen hautaketa-prozesuetan prozesuaren une honetara arte. Hori dela eta, betekizun hori alegatzeko sistema zehaztu da:
- B gidabaimena betekizun espezifikoa alegatutzat joko da, baldin eta betekizun espezifiko hori duen lanpostua eskatzen bada.