Mugiment Pausu Erronkaren ebaluazio txostena osatu dugu.
Erronkaren lehen edizio honetan, parte-hartze handia eta inplikazio nabarmena izan dugu.
3 asteetan zehar, 681 pertsonak eman dute izena, eta horietatik 395 izan dira parte-hartzaile aktiboak, hau da, beraien mugikorren bidez pausuak metatu dituztenak.
Guztira 68.471.865 pausu eman dira erronkan zehar. Kopuru hori mundua oinez inguratzeko adinakoa da.
Gogobetetasun inkesta 61 pertsonak erantzun dute. Hona hemen emaitza nagusiak:
- Erronkaren balorazio orokorra: 7,69 (10etik)
- Aplikazioaren balorazio orokorra: 6,34 (10etik)
- Erantzun dutenen % 95ek adierazi dute parte hartuko luketela berriz erronka martxan jarriko balitz.
Inkestan jasotako iritziek argi erakusten dute erronka motibatzailea izan dela parte-hartzaile gehienentzat. Aplikazioaren eta erronkaren inguruko hobekuntza proposamen batzuk jaso ditugu, eta aintzat hartuko ditugu hurrengo ekitaldiei begira.
Emaitza hauek kontuan hartuta, erronkaren etorkizuneko edizioak diseinatzeko oinarri sendoa dugu.
Hemen kontsulta dezakezu ebaluazio txostena osorik.