Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mugiment Ekintza Plana Legebiltzarrean aurkeztu da

Argitalpen-data: 

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol batzordean Mugiment Ekintza Planaren inguruko zehaztasunak eman ditu, batzordekideen ekarpenak jasotzeko.

Plana bizia, irekia, parte hartzailea, erakunde desberdinetara egokitua, gardena eta ebaluagarria da. Gainera, eragile guztiok planaren parte garrantzitsua sentitu behar gara, norberak bere eskumen, giza baliabide, aukera ekonomiko eta baliabide materialak helburu orokorraren mesedetan jarriko dituelarik”.

Gorka Iturriaga, Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarekin batera egin du agerraldia eta Bengoetxeak berak azaldu duenez, Mugiment Ekintza Planak herritarren jarduera fisikoaren maila hobetzen lagundu nahi du, eta duela urte batzuetatik hona egiten ari den bidean urrats berri gisa ulertu behar da. “Ekintzetan aurrerapausoak emateko unean gaude eta zazpi izan dira plana osatzeko euskarri nagusiak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeak hala zehazten duelako;
  • Nazioarteko bi helbururekin bat egingo duelako (Osasunaren Mundu Erakundearen Global Action Plan on Physical Activity – GAPPArekin eta One Health edo ‘osasun bakarra’ kontzeptuarekin);
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ibilbide historikoagatik Jarduera Fisikoaren sustapenean;
  • Gure Gobernu Programako konpromiso bat delako plana osatzea;
  • Osasunaren Euskal Itunaren baitan prebentziorako politikak eta ohitura osasuntsuak sustatzeko helburua jasotzen delako;
  • Europar Batasunak kirolerako duen 2024-2027 planak lehentasuntzat hartzen duelako jarduera fisikoa osasuna hobetzeko;
  • Tokiko eta nazioarteko marko estrategikoarekin bat egiteko, sedentarismoaren eta jarduera fisiko ezaren aurka egiteko”.

Aurreko guztia kontuan hartuta, planaren leloak GAPPAk proposatutakoa (More active people for a healthier world - Jende aktiboagoa mundu osasuntsuago baten alde) eta Euskadi 2030 Osasun Planak proposatutakoa (Euskadi osasungarriagoa) jasotzen dituela azaldu du Bengoetxeak: Pertsona aktibo gehiago Euskadi osasuntsuagorako.

Hori horrela, Bengoetxeak adierazi du planaren hurrengo pausuak, honakoak direla: “Lehen fasea etxe barrukoa izan da, hau da, Eusko Jaurlaritzako sailekin landu dugu plana eta ekarpenak, proposamenak, konpromisoak eta ekintzak jaso ditugu. Gaur, Legebiltzarreko batzordean Planaren berri eman diet bertako ordezkariei: xehetasun guztiak azaldu dizkiet eta ekarpenak jaso ditugu. Era berean, Mugiment Mahaia osatzen duten Udal, Aldundi eta arloko eragileekin lan-saio bat antolatuko dugu datozen asteetan eta bertan ere planaren xehetasunak azalduko ditugu, eta ekarpenak jasotzeko epea zabalduko dugu”.

Legebiltzarrean aurkezpena


Hemen aurkituko duzu albiste osoa.