EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez zehazten baita Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako itzultzaile-interprete lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan zenbat plaza gehigarri esleituko diren eta zer esleipen-prozedura erabiliko den, eta zeinaren bidez hautagai baten hautaketa eta lanpostuaren esleipena argitaratzeko agintzen den.
Ebazpenak hautatutako pertsonari kontratua formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen dio, 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 28ra. Dokumentuak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean egongo da aipatutako epean zehar, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsonak kontratua sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko du, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Kontratua sinatzeko aurreikusitako data 2025eko urriaren 1a da.