144/2025 zenbakiko epaia oinarri hartuta, Administrazioak partzialki baliogabetu behar ditu oinarri espezifikoen VIII. eranskineko 4.c.2 eta 4.c.3 atalak. Era berean, Administrazioak epe bat eman beharko duela demandatzaileak eta hautatuak izan ziren izangaiek lehen aipatutako atalekin lotutako merezimenduak aurkezteko, eta merezimenduen balorazio berri bat egiteko. Horrela, errekurtsogileak puntuazio berri bat lortzen badu, hautatutako izangaien zerrendan agertuko da, dagokion bis zenbakiarekin eta bere garaian onartutako izangaien ondorio ekonomiko eta administratibo berekin. "Errekurtsogileak plaza lortzeak ez die kalterik egingo bere garaian hautatutako izangaiak izan zirenei, haiek hemen sortutako irregulartasunetik at baitaude ".
Hortaz, 144/2025 epaia betearazteko IVAPeko zuzendariaren ebazpenak ezarri du demandatzaileak eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez Kidego Teknikoko Erizaintza Eskalako salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonentzat merezimenduak alegatzeko 20 egun balioduneko epea irekitzea honako hau aurkeztu ahal izateko:
- Beste administrazio publiko batzuetako Kidego Teknikoko Erizaintzako diplomako karrerako funtzionario izateko prozeduretan probak gainditzea.
- Beste administrazio publiko batzuetako erizaintzako lan-poltsetan parte hartzea.
Epe hori 2025eko ekainaren 13tik 2025eko uztailaren 10era bitartekoa izango da (biak barne).