Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 118/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegiak 118/2025 zenbakiko prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko irailaren 26ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen. 

Auzi-errekurtsoa, dotazio zehatz baten hizkuntza-eskakizunari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 241 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 118/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.