Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Laborategiko Eskala eta Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespezko prozesua eta prozesu berezia. 92/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du 92/2025 prozedura laburtuan, pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko irailaren 18ko eta 2024ko azaroaren 18ko Ebazpenen aurka, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko otsailaren 19ko Aginduaren aurka, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomietako hainbat eskalatako karrerako funtzionario izendatzen baitira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko eta 2022ko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonak. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala eta Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskalari dagokiona.

EBAZPENA (PDF, 236 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 92/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.