Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 167/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiak 167/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori pertsona batek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskalan enplegua finkatzeko prozesuetan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2024ko irailaren 18ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ustez ezestearen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da.

Auzi-errekurtsoa, hautagai baten esperientziari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 238 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 1672025 Prozedura Arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.