Egoitza elektronikoa

Argitaratu dira hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrenda osagarriak eta karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkezteko 20 egun balioduneko epea, hainbat kidego eta eskalako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda osagarriak argitaratzeko agintzen duenak, eskala hauetan:

·   Laguntzako langileen talde profesionala

SALB. + BEREZ.

·   Administrarien Eskala. Administrarien Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Administrari Laguntzaileen Eskala. Administrari Laguntzaileen Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Kudeaketa-informatikako Eskala. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa

BEREZIA

·   Arrantzako eskala. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa

BEREZIA

·   Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa

BEREZIA

·   Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala. Laguntzaile Teknikoen Kidegoa

BEREZIA

·   Erizaintzako Eskala. Kidego Teknikoa

SALB. + BEREZ.

·   Administrazioko Eskala. Administrazioko Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Kultura-administrazioko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Arreta Soziolaboraleko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Kartografiako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Ekonomia eta Enpresako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Estatistikako eta Datu-analisietako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Farmaziako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Laborategiko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Medikuntzako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Ingurumeneko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Informazio-sistemetako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Itzulpengintzako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Albaitaritzako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

SALB. + BEREZ.

·   Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Industriako Eskala. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Eskala Juridikoa. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa

BEREZIA

·   Ingurumeneko Eskala. Kidego Teknikoa

BEREZIA

·   Hizkuntza Normalizazioko Eskala. Kidego Teknikoa

SALB. + BEREZ.

·   Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskala. Kidego Teknikoa

BEREZIA

·   Industriako Eskala. Kidego Teknikoa

BEREZIA

·   Laborategiko Eskala. Kidego Teknikoa

SALBUESPENEZ.

·   Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Kidego Teknikoa

SALBUESPENEZ

Ebazpenak hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 28ra. Dokumentuak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean egongo da aipatutako epean zehar, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.