Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 367/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko maiatzaren 21eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen 2024ko uztailaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezian azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.
Auzi-errekurtsoa, beste administrazio batean emandako zerbitzuen balorazioari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 242 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 367/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.
