Gasteizko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak 0000100/2024 zenbakidun prozeduran Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzeko demandaren xedeari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko azaroaren 29ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, zati batean baietsi zen izangai batek Administrazio Publikoen Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko irailaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Inpugnatutako aginduaren bidez, ezetsi egin zen pertsona horrek GOFEn gobernanta gisa izandako esperientzia esperientzia orokor bezala zenbatzeko egindako eskaera.
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, prozeduran alderdi modura aurkezteko eta haien asmoak adierazteko aukera izan dezaten.
