Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MOBIDURANGALDEA: Elkarrekin mugitu gaitezen erronka berria

Argitalpen-data: 

MobiDurangaldea jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak eta Durangaldeko mankomunitateak, Wellk aplikazioaren bitartez, pauso erronka jarri dute abian. 

Erronka apirilaren 18tik maiatzaren 19 arte da eta helburua Durangaldeko herritarrak oinez jartzea da. Parte hartzea dohainekoa da. Aplikazioak erabiltzaile guztien pausoak gehitzen ditu eta bertan proposatutako 3 mailak desblokeatu behar dituzte.

Momentuz 54 lagun daude izena emanda eta pauso gutxi falta zaizkie bigarren maila desblokeatzeko.

Hemen aplikazioa jaisteko eta erronkan izena emateko aukera.

Anima zaitezte parte hartzera!