0000490/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko agindu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzitako Salaren 2. Atalak. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2023ko uztailaren 20an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko otsailaren 23ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen Aginduaren aurka.
Aurkaratutako Aginduaren bidez ezesten da pertsona horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi-mailako teknikarien Kidegoko industria-eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian onartua izateko egindako eskaera. Prozesu horretarako deialdia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez egin zen.
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzitako Salaren 2. Atalean, 000490/2023 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.
