Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
- Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
Horrekin batera aipatutako deialdi guztietan lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko azaroaren 25etik abenduaren 9ra luzatuko da.
Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA ” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA ” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.
