Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Aisialdirako itsas titulazioak lortzeko lehenengo deialdiko azterketen emaitzak

Argitalpen-data: 

Lehenengo deialdiaren EMAITZAK (2024ko martxoak 12)

AZTERKETEN BERRIKUSKETA

Azterketa berrikusi nahi izatekotan, eskaera eredua bidali beteta hurrengo helbide elektronikora: n-ibargurennieto@euskadi.eus

Azterketen erreklamazio epea irekita egongo da 2024ko martxoaren 26ra arte, asteartea.

 

AZTERKETA EREDUAK

* Yateko Patroia: Modulua gainditzen denean, administrazio eskudunak yateko patroiaren azterketak egiten dituen hurrengo bi deialdietan mantenduko da. Modulua gainditzeak eskumena duen administrazio bakoitzaren eremu esklusiboan baino ez du balioko.

* Yateko Kapitaina: Modulua gainditzen denean, administrazio eskudunak yateko kapitainaren azterketak egiten dituen hurrengo bi deialdietan mantenduko da. Moduluka gainditzeak eskumena duen administrazio bakoitzaren eremu esklusiboan baino ez du balioko.

Jolas Ontziko Patroia (JOP) gainditu ez dutenak eta Oinarrizko Nabigazioko Patroia (ONP) gainditu dutenak

Jolas ontziko patroiaren titulua lortzeko azterketara aurkezten diren pertsonek, proba gainditzea lortzen ez badute, baina oinarrizko nabigaziorako patroiaren eskakizunen arabera gainditzen badute, oinarrizko nabigaziorako patroia gainditu dutela aitortuko zaie, Administrazio berean antolatutako hurrengo deialdietarako, eta oinarrizko nabigaziorako patroi-titulua emateko. Gainditua, administrazioak jolas ontziko patroiaren titulua ateratzeko bi deialdi jarraian gordeko du gehienez ere.

EBAZPENA, 2023ko irailaren 26koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2024ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

2024ko AZTERKETEN DEIALDIAK (2024ko azterketen deialdiak, tituluen eskaerak, berriketa, bikoizketa, ziurtagiriak...)

2024ko TASAK:

Azterketa teorikoak

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Azterketa praktikoak

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Bela: 35,37 €

Irismen motzeko irrati-operadores: 43,24 €

EMAITZAK - 2023ko 3. deialdiko azterketak (2023ko azaroaren 9koa)