Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko prozesu berezietan merezimenduak alegatzeko epea ireki da. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako prozesuak. (Administrari eta Administrari Laguntzaileen eskalak)

Argitalpen-data: 

Gaur, 2023ko maiatzaren 16a, ireki da goian aipatutako Aginduaren bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezietan merezimenduak alegatzeko epea, zehazki honako deialdietan:

  • Administrarien Eskala.
  • Administrari Laguntzaileen Eskala.

IVAPeko zuzendariaren Ebazpena (PDF, 102 KB) (leiho berri batean irekitzen da).

Gaur irekitako epea 2023ko ekainaren 12ra arte luzatuko da.

«Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «NOLA ALEGATU ETA EGIAZTATU MEREZIMENDUAK» (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentua argitaratuta dago. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da izapide hori burutzeko jarraitu beharreko prozesua.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea ezinbestekoa dela merezimenduen atal bakoitzean agertzen den ALEGATU aukera hautatzea, epaimahaiak merezimendu hori kontuan hartu ahal izan dezan, baloratu ahal izateko.

Alegatu ez diren merezimenduak ez dira inola ere baloratuko. Hau da, ez da nahikoa egiaztatzea aplikazioak merezimendu batzuk erakusten dizkigula kontsultatutako administrazio eta erregistroetatik; beharrezkoa da horiek hautatzea eta ALEGATU botoia sakatzea, epaimahaiak merezimenduak kontuan har ditzan.

Interesdunak, aplikazioan agertzen ez direnez, beste merezimendu batzuk gehitzen dituenean nahikoa izango da GORDE botoia hautatzea merezimenduak alegatutzat jo ahal izateko.

Halaber, oso garrantzitsua da Epaimahai Kalifikatzailearen informazio-oharra (PDF, 468 KB) (leiho berri batean irekitzen da) irakurtzea.