Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko nekazaritzako elikagaien katean arriskuak prebenitzeko elikagaien segurtasunari buruzko ikerketaren emaitzak jakinarazi dira

Argitalpen-data: 


      JOrnada_Transf_23_1.jpeg

Gaur goizean ospatu da Elikagaien Segurtasuneko Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko X. Jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Osasun Sailak, Elika Fundazioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatuta. Bertan 60 pertsona izan dira, EHUtik eta ikerketa-zentroetatik, administraziotik eta nekazaritzako elikagaien katetik etorriak.

Jardunaldi honetan, 2022an zehar euskal Nekazaritzako Elikagaien Balio Katean eragina izan dezaketen arriskuak murrizteko eta prebenitzeko garatutako proiektu zientifikoetan lortutako emaitzak aurkeztu dira, ikerketatik eta berrikuntzatik sortutako ezagutza gizarteratuz eta zabalduz.

Gaur aurkeztutako proiektuek Honako gai hauek jorratu dituzte: bakterio patogenoak esnetan eta plater prestatuetan, Influenza Aviar, amina biogenoak gaztan, artisau-garagardoak glutenik gabe, mikroplastikoak itsaskietan, kutsatzaile kimikoak eztian, elikagai-hondakinen errebalorizazioa, besteak beste.

Raul Perez Iratxetak, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, eta Elena Albisuak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako zuzendariordeak eman diote hasiera jardunaldiari.

Jardunaldiaren ponentziak ikusi

Elikagaien segurtasuna bermatzeko ikerketa

12 urte igaro dira Eusko Jaurlaritzak Elikagaien Segurtasunari buruzko lehen Ikerketa Plana abian jarri zuenetik, eta denbora horretan emaitza onuragarriak lortu dira egunero kontsumitzen diren elikagaien segurtasuna hobetzeko.

Hala, 621 ikerketa-behar identifikatu dira. Elikagaien Segurtasunaren arloan 87 proiektu finantzatu dira, guztira 8,7 milioi euro. Proiektu horien % 85ek administrazioari lagundu diote nekazaritzako elikagaien arriskuak kontrolatzeko eta murrizteko erabakiak hartzen. Eta proiektuen erdiak nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileen arteko lankidetzaren emaitza izan dira.

Baserritik Mahaira Ikerketa Plana

Europako eta nazioarteko politika eta estrategia berriei erantzuteko, eta ikerketa eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez, elikadura-sistema segurua eta osasungarria izateaz gain jasangarriago izateko, Eusko Jaurlaritzak iaz aurkeztu zuen Euskal Ikerketa Plana Baserritik Mahaira, 2022-2026 aldirako.

Plan honen kudeaketa Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio, elikagaien segurtasunaren, ekoizpenaren eta elikagai jasangarrien kontsumoaren arloko ikerketaren koordinazioaz eta finantzaketaz arduratzen baita, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ere, zeinak elikaduraren arloan giza osasuna babestera bideratutako ikerketa-ildoak bultzatzen baititu.

Garatzen ari diren eta abian jarriko diren aurkeztutako proiektuei buruzko informazio guztia Elikagaien Segurtasuna Ikertzeko Plataforman kontsulta daiteke.

Informazio gehigarria