Egoitza elektronikoa

Goi-mailako Kidegoko Eskala Juridikoko Epaimahaiaren informazio-oharra

Argitalpen-data: 

Goi-Mailako Teknikarien Kidegoko Eskala Juridikoko Epaimahaiak honako hau jakinarazi du:

1.- Proba teoriko-praktikoa 2023ko otsailaren 11n egingo dena honako eduki hau izango du:

A. Probaren A zatia 40 galderako galdetegi bat izango da, 4 erantzun-aukera izango dituena (gehi erreserbako 10 galdera balizko baliogabetzeetarako). Galderak “Gai-zerrenda orokorreko galdera-sortatik” aterako dira, Oinarri orokorretako 23.1 artikuluaren arabera.

B – Aipatutako probaren B zatia 20 galderako galdetegi bat izango da, 4 erantzun-aukera dituena (gehi erreserbako 5 galdera balizko baliogabetzeetarako), hainbat kasu teoriko-praktikori buruzkoa. B zati honek bi eredu izango ditu, horietako bat aukeratzeko.

2.- Oinarri espezifikoen 6. artikuluan aurreikusitako Eusko Jaurlaritzako abokatuen espezialitatea egiaztatzeko proba espezifikoa EZ da egingo proba teoriko praktikoaren egun berean. Aldez aurretik jakinaraziko da noiz egingo den proba hori.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a

Epaimahaiaren idazkaria