Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko prozesuetan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu dira

Argitalpen-data: 

Gaur, 2022ko ekainaren 30, IVAPeko zuzendariaren Ebazpena argitaratu da, zeinaren bidez agintzen baita enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezkoetan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako eskala administratiboan, administrari laguntzaileen eskalan, laguntzako langileen talde profesionalean eta erizainen eskalan.

Zerrenda horiek Enplegu Publikoaren Atarian kontsulta daitezke, honako helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi. eus/enplegu-publikoa/ “Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena” atalean.

10 egun balioduneko epea ezarri da, 2022ko uztailaren 1etik 14ra, biak barne, erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.