Egoitza elektronikoa

Azterketei buruzko informazioa. Laguntzako langileen talde profesionala

Argitalpen-data: 

Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta orduetan egingo dira:

Irailaren 17 (larunbata): 10:00, Barakaldoko BEC erakustazokan.

1. pabilioia: ABAD- IZURRATEGUI bitartean

2. pabilioia: JAKUE– ZUZA bitartean

Gogoan hartu:

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena BEC erakustazokara iristeko (metroaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu. 
  • Abizenaren arabera dagokion pabiloira joan beharko duzu. Pabiloi bakoitzaren barruan zenbakidun eremuak daude. Irailaren 15ean, ostegunean, abizenen eta azterketa-eremuen banaketa argitaratuko da webgune honetan.
  • Egokitzapenen bat (azterketa zabalduak, zeinu-interpretea…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek atariko 1. gelara joan beharko dute (0 maila).

bec

  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak 20 galderako bi aukera eta erreserbako 2 izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 90 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak irailaren 22a baino lehen jakinaraziko dira.