Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MUGITUR, Urretxuko orientazio zerbitzu berria

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - MUGITUR, Urretxuko orientazio zerbitzu berria

Gaur goizean aurkeztu da Urretxuko udaletxean MUGITUR, jarduera fisikoa sustatzeko orientazio zerbitzu berria. “Hankak mugitu bihotza berotzeko” lelopean urretxuarren bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzearen aitzakiaz, integrazioa eta gizarte kohesioa lantzea du helburu ekimen honek.

Udalerri bakoitzak bere ezaugarrietara moldatzen du zerbitzua, eta Urretxuk ikuspuntu soziala kontutan hartuta jarri du martxan MUGITUR. Zerbitzua Urretxuko herri osoari zuzenduta badago ere, arreta berezia jarriko da jarduera fisiko gutxi edo bat ere ez egiten ez dutenengan.

Aimar Ibarzabal arituko da orientatzaile lanetan. Astelehenetan arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara eta asteazkenetan 12:00etatik 13:00etara eta 16:30tatik 17:30etara egongo da kultur etxean. Zerbitzua doakoa izango da. Hitzordua eskatu nahi dutenek orientatzailearengana zein Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute.

Hona hemen  aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Urretxuko Udalari, eta animo Aimarri!