Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak: osasun zentroetan esku-hartzeko gida

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak: osasun zentroetan esku-hartzeko gida

Pertsona inaktiboei jarduera fisikoa agintzeko estrategia bat diseinatzeko eta bideragarria den balioesteko proiektuaren testuinguruan sortu da gida hau Donostialdeko ESIan.

Proiektuan parte hatu dute:

  • Osakidetzako Donostialdeko ESIa.
  • Osakidetzako ISS Biodonostiako ikerketa-unitatea, LMA-Gipuzkoako ESIak.
  • Donostiako Udaleko Kirol-patronatua.
  • Lezoko Udaleko Kirol Saila.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismoa, Gaztedia eta Kirol Saila.
  • Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zuzendaritzako Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoa.
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako Osasun Publiko eta Adikzioen Zuzendariordetza.

Lehen mailako arretako osasun-profesionalek pazienteen jokaerak aztertu, informazioa eman eta pazienteak deribatzen dituzte. Orohar, jarduera fisikoa egiteko laguntza eskaintzen dute jarduera fisikoan eta kirolean aditua den profesional baten bitartez. Dokumentu honek zeregin horretarako laguntza-tresna bat izan nahi du.

Proposamena jarduera fisikoko orientazio zerbitzua (JFOZ) martxan jarri nahi duten udalerriei zuzenduta dago. Udalen eskumena da zerbitzu hori ezarri eta finantzatzea (beste erakunde batzuen laguntzarekin), eta hori funtsezko auzia da proposatzen den eredua ezartzeko eta zabaltzeko.

Gidak hiru zati nagusi ditu. Lehenengoan esku-hartzearen ezarpenaren testuingurua aztertzen da. Bigarrenean osasun-zentroetan jarduera fisikoa sustatu eta pazientea orientatzailearengana deribatzeko zereginetan sakontzen da. Azkenik, ebaluazioan jartzen da arreta.