Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azpeitiko Orientazio Zerbitzuaren datuak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Azpeitiko Orientazio Zerbitzuaren datuak

Azpeitiko jarduera fisikoko orientazio zerbitzua 2017ko azaroan hasi zen. Hasierako sare-egitura horri, eragile berria gehitu zitzaion 2018an: osasun zentroa. Urtebete horretako balorazioa egiteko bildu ziren joan den astean, osasun zentroko kide ugari zein erakunde ezberdinetako ordezkariak. KOZ zerbitzuko orientatzailea den Maider Aizpuruak  gaur arteko datuak partekatzeko eta balorazio labur bat egiteko aukera izan zuen.

Guztira, 140 herritarrek erabili dute zerbitzua, horietatik 92 emakumeak eta 48 gizonak. Eta nondik izan dira bideratuak pertsona hauek? Osasun zentrotik 67 (%48), ongizate zerbitzutik 29 (%21), ikastetxeetatik 6 (%4) eta 38 pertsona (%27) bere kabuz joan dira, autoderibatuta.

Adinari dagokionez, gehienak 50 eta 70 urte artekoak izan dira. 

    • 0-10 urte: 5 (%4)
    • 10-20 urte: 13 (%9)
    • 20-30 urte: 10 (%7)
    • 30-40 urte: 11 (%8)
    • 40-50 urte: 15 (%11)

  • 50-60 urte: 35 (%25)
  • 60-70 urte: 35 (%25)

  • 70-80 urte: 16 (%16)
  • 80-90 urte: 0 (%0)

 

Erabiltzaileen patologia kronikoen datuak ere jaso dira. Errepikatuenak:

  • Obesitatea: 24 (%17)
  • Hipertentsioa: 19 (%14)
  • Diabetesa: 16 (%11)

 

Osasun zentroko berariazko datuei buruz:

  • %20 ez da lehen hitzordura joan.
  • Hasi direnetatik %6 ez da bigarren hitzordura agertu.
  • Osasun zentrotik bideratutakoetatik %73 emakumeak dira eta %27 gizonak.
  • Urtean zehar, azaroa eta maiatza dira deribazio gehien egiten diren hileak.

 

Orokorrean balorazio positiboa egin da eta helburua da 2020an ere hazten jarraitzea eta proiektu berrietan murgiltzea.