Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Informazioa eta baimena gizarte zerbitzuetan. Gomendio etikoak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Bizkaiko Gizartean Esku hartzeko Etika Batzordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako departamentuak gida bat argitaratu dute gai honi buruz: Gizarte zerbitzuetan gauzatzen diren informazio eta baimena emateko prozesuari buruzko gomendio etikoak.

Gida abiatzen da funtsezko euskarri gisa, arreta eta esku-hartze sozialaren eremuan etika garatzeko.

Helburua

Xedea da gizarte zerbitzuetara doazen pertsonak, gizarte-arretari buruzko haien eskakizunei erantzun bila doazenak honela tratatzea: "pertsonak duintasundun pertsona moduan aintzatestea, balioa dutenak eta pertsona horiek haien beharrizanen asetasunari eta gizartean parte hartzerako aukeren lorpen duinari dagokionez ondo tratatzea".

Gizarte zerbitzuetara jotzeko eskubide subjetiboa aitortzen bada, ematen den arretaren unibertsaltasuna bermatuko da eta pertsona guztiek definituta dauden prestazio sozialetarako, berdintasun baldintzetan sarbidea izateko aukera bermatuko da. Honek dakar ondorengoak sustatzea: artatuak diren pertsonen duintasuna, autonomia izateko eskubidea, eta profesional zein zerbitzuen ardura gauzak ondo egiteko; eragile sozialak onak izatea. Beti ere, herritarren giza beharrizanak asebeteta gera daitezen.

Informazioa eta baimena: eskubidea eta funtsezko prozesua erlazio asistentzialetan.

Gida honen bidez, Bizkaiko Gizartean Esku hartzeko Etika Batzordeak (leiho berri batean irekitzen da) gizarte zerbitzuetako profesionalei oinarrizko gomendioak eman nahi dizkie. Batez ere, erlazio asistentzialen jarduera prozedura batzuen inguruan trebetasunak eta jakinduria  lortuz, ondorengoak sustatzeko:

  • Pertsonen autonomia aitortzea eta “haien arabera”, bakoitzaren kode moralaren arabera bizitzeko eskubidea.
  • Baimen informatua, eskubide modura, pertsona orok besteek hura entzuteko eta ulertzeko eta pertsona berak bere eguneroko bizitzari eragiten dioten erabakietan (nork zainduko duen, gela norekin partekatuko duen, zein arropa jantziko duen, beste pertsona batzuek beren intimitatera sarbidea izatea nahi duen edo ez, bere osasuna hobetu nahi duen eta abar) partaide izatea.

Esparru honetan, informazio eta baimen prozesua profesionalen eta erabiltzaileen arteko komunikazio prozesu bat da, erabiltzailearen "autoerrealizazio pertsonalerako" eta gizarteratzeko prozesuan aurrera egiteko proposamenik onenak bilatu eta adosteko.

Ikuspegi praktiko

Gida hau nagusiki ikuspegi  praktiko batetik eginda dago. Bertan, Bizkaiko Gizartean Esku hartzeko Etika Batzordeak gizarte zerbitzuetan informazioa eta baimena emateko prozesuetan agertzen diren arazoen inguruan egindako gogoetan biltzen ditu. Arazo horiek gehienetan, erabiltzaile askoren autonomia mugatuak (behin-behineko egoera denean edo behin betikoa denean)  eragiten ditu.  

Edukiak

Gida lau ataletan eta hainbat eranskinetan egituratuta dago:

  • I: Oinarri etikoak eta jarduteko irizpide orokorrak.
  • Informazioari buruzko gai nagusiak, informazio hori ulertzeko beharrezkoa den laguntza guztia eman behar dela nabarmenduz.
  • III: Gizarte zerbitzuetan ohikoenak diren esku-hartzeetan (egoitza-zentroetan sartzea eta informazio konfidentziala emateko baimena lortzea) erabakiak hartzeko eta baimena emateko prozesuaren berrikuspen zehatza.   
  • IV:. Egoera bereziak abordatzea, batez ere autonomia mugatua duten pertsonena (helduak eta adingabeak).

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu txosten hau "Gizarte zerbitzuetan gauzatzen diren informazio eta baimena emateko prozesua. Gomendio etikoak Gida (leiho berri batean irekitzen da)" (Bizkaiko Esku-hartze sozialeko Etika Komitea eta Bizkaiko Foru Aldundia, 2018).