Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elena Morenok bat egin du Moving for Climate Now proiektuarekin, berrogeita hamar inguru erakunderekin batera, klima-aldaketari buruz kontzientziarazteko

Argitalpen-data: 

9664DDBD-B25B-49C3-8409-7FEBF74F5618.jpeg
  • Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen saileko sailburuordea igande honetan Madrilera iritsiko da Toledotik bizikleta elektrikoan, 500 kilometroko martxa baten azken etapa osatuz, 2019ko Klimari buruzko Gailurrean (COP25) amaitzeko.

Elena Moreno sailburuordeak bizikletaz egingo du azken etapa Toledoren eta Madrilen artean, eta parte hartuko du manifestua ematean. Manifestuan jasotzen dira klima-krisiari aurre egiteko, berotegi-efektuaren gasen isuriak murrizteko eta Parisko Akordioa betetzeko gomendioak.

Moving for Climate Now mugimenduak –Iberdrolak bultzatutakoak eta berriki Climate Leaders Awards-etan saritutakoak– bosgarren edizioa izango du aurten. 2015etik, bizikleta-ibilaldia hiri enblematiko batetik abiatzen da, eta dagokion Klima Gailurra egiten den eskualdean amaitzen da. Aurten, izan ere, Salamancatik abiatu zen joan den asteartean, azaroaren 26an, eta igande honetan, abenduaren 1ean, iritsiko da Madrilera.