Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2018an, Eusko Jaurlaritzak Landa eta Itsasertzeko Garapenerako 15 proiektu lagundu ditu diruz Busturialdean, 765.000 euro inguruko inbertsioak eraginda

Txikitasunetik_HANDI_Busturialdea1.jpg

2019.eko uztailak 29

• Proiektuak 360.000 euro baino gehiagorekin lagundu dira diruz eta “Urremendi” Landa Garapeneko Elkartearen laguntzarekin eta aholkularitzarekin gauzatu dira.

• Aurten, exekutibo autonomoak 18 milioi baino gehiagoren laguntzak onartu ditu landa eta itsasertzeko inguruneetako udalerrietako garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.

Biomasa fabrikatzeko eta banatzeko enpresa bat Morgan (Egurrolea, SL), argazkigintzako laborategi bat Nabarnizen (Mestizaa), Pozueta turismo aterpetxea Muxikan eta Arratzuko Elkartegia dira Erein, Leader eta itsaspen Landa eta Itsasertzeko Garapeneko Programen bitartez Eusko Jaurlaritzak 2018an Busturialdean bultzatu dituen 15 proiektuetako lau.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz Urramendi Landa Garapeneko Elkarteko eta tokiko erakunde eta organismoetako ordezkariekin eta inguruko udaletako alkateekin elkartu da, Leader, Erein eta Itsaspen programen bitartez eta Proiektu Soziokulturaletarako programaren bitartez emandako laguntza instituzionalekin egiten ari diren landa garapeneko ekimenak ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza horiek Urremendi Landa Garapeneko elkarteak kudeatzen ditu; izan ere, elkartearen helburua da Busturialdea eskualdeari –Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta udalerriei– garatzen laguntzea.

Bere helburuak lortzeko, Urremendik hainbat jarduera garatzen ditu dauden baliabideak optimizatze aldera. Hala, dauden planak, zuzkidurak, baliabideak eta proiektuak jakinarazten laguntzen du, informazio trukea ahalbidetzeko. Interes berezia jartzen dute instantzia administratibo guztiek, administrazio lokalenek eta EBkoek ere, bultzatutako landa eta itsasertzeko guneen garapenerako programen gestioan.

Busturialdeari buruzko 2018ko datuak

Hau da programa bakoitzari egokitu zaion laguntza:

LEADER

2018an bederatzi proiektu onartu ziren Leader programaren bitartez (5 proiektu publiko eta gainerakoak pribatuak), eta horiei emandako dirulaguntza 214.600 eurokoa izan zen guztira, 390.000 euro inguruko inbertsioak eraginda.

Sustatzailea

Proiektua

Udalerria

Kortezubiko Udala

Aurrezpen energetikoa: Kontagailuak Argiteria publikoa

Kortezubi

Egurrolea, SL

Egurrolea, SL egur biltegia

Morga

Ereñoko Udala

Lokal baten egokitzapena Elexalden

Ereño

Nabarnizko Udala

Esparru publikoaren urbanizazioa (I. fasea)

Nabarniz

Mendatako Udala

Saneamendua sare orokorrera lotzeko proiektua Mendatako Marmiz auzoan

Mendata

Maddi Amezaga Arriaga

Oraska Baserriko Ogia

Errigoiti

Arratzuko Udala

Sakabanatutako auzoetako isurketak Saneamendu Sare Orokorrean txertatzea II.Fasea

Arratzu

EREIN

EREIN programari dagokionez, 2018an bi eskari aurkeztu dira, eta 59.355 euroko dirulaguntzak eman zaizkie. Proiektu horietarako aurreikusitako inbertsioak 90.000 milioi euro baino gehiagokoak dira.

Sustatzailea

Proiektua

Udalerria

Muruetako udala

Akurrio auzoko bidegorriko argiteria

Murueta

Mundakako Udala

3 zebra-bidetan semaforoak jartzea

Mundaka

ITSASPEN

Bi proiektu onartu dira 2018an Itsaspen programaren barruan, eta 275.073 euroko dirulaguntza ematea proposatu da, eta 76.340 euroko dirulaguntza eman zaie.

Sustatzailea

Proiektua

Udalerria

Bermeoko Udala

Plan Barritsu - Nardiz tar Jon kaleko orubeak lehengoratzea

Bermeo

Elantxobeko Udala

Urdaibai Itxasoari Begira

Elantxobe

PROEIKTU SOZIOKULTURALAK

Izaera sozialeko proiektuei dagokienez, 2 proiektu lagundu dira diruz, 10.700 € baino gehiagorekin. Inbertsioak, berriz, 18.000 € ingurukoak izan dira.

Onuraduna

Proiektua

Eako Udala

“Enaden begiak”

Busturialdea

 “V. Enpresa idei lehiaketa”

Euskadiri buruzko datu orokorrak

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 18 milioi euro baino gehiagoren laguntzak onartu ditu Leader, Erein eta Itsaspen landa garapeneko programen bitartez, Euskadiko landa eta itsasertz ingurunetako udalerrien garapen sozialean eta dibertsifikazio ekonomikoan aurrera egiteko.

Finantzatutako proiektuek 50 milioi euroren inguruko inbertsioak aurreikusten dituzte eta batez ere enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera, besteren konturako kontratazioak egitera, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak eraikitzera eta konpontzera, turismoa sustatzera, eta gune horietako biztanleen bizi kalitatea eta etxebizitzen sarbideak hobetzera zuzenduta daude.

Mendinetek –Euskadin dauden Landa Garapeneko 18 Elkarteek eta Hazi Fundazioak osatutako taldea– kudeatzen ditu laguntza horiek, eta Euskadiko Landa Garapeneko Programak (OSOA) –gure Autonomia Erkidegoan landa eta itsasertzaren garapenerako funtsezko oinarria– dituen tresna finantzario nagusienetako bat dira.

Bisitatutako proeektuen gaineko datuak

Hauek dira gaur bisitatu diren proiektuak:

Mestizaa – Argazkilaritza Nabarnizen

Maider Sierra da sustatzailea. Neska ekintzailea da, argazkilaritza oso gustuko du eta Narbaniz biztanle gutxiko landagunean bizi da. Mestizaa proiektuarekin bere bizitzako pasibo biak elkartu nahi izan ditu: txakurrak eta argazkilaritza.

Leader programak finantzatu du proiektua, Start-up neurrian, 3.247,06 euroko dirulaguntza batekin.

“Pozueta” turismo aterpetxea Muxikan

Berez, “Pozueta turismo aterpetxea” izeneko proiektua da Muxikan dagoen baserriaren zati bat birmoldatzea, martxotik urrira bitartean Donejakue Bidea egiten ari diren erromesak hartzeko, hilabete horiek dira-eta erromes gehieneko hilabeteak. Baserrian bertan bizi den mutil gazte bat da sustatzailea.

Egunean gehienez ere 16 erromes hartzeko moduko instalazioak prestatzea da berez egingo den obra. Instalazioek 3 logela, erabilera komuneko egongela-jantoki bat eta dutxak eta komunak dituen instalazio bat edukiko dituzte. Aurreikusita dago udalerriko pertsona bat kontratatzea jardueran laguntzeko, eta energi instalazio iraunkorrak prestatuko dira (eguzki plakak).

Inbertsioa 74.250 eurokoa izan da eta Leader programaren bitartez finantzatu da inbertsio horren zati bat, ia 26.000 euroko diru laguntza batekin.

Egurrolea, biomasaren ekoizpena, Morgan

Egurrolea SL enpresa sortu berria da eta Morgan dago. Herrian bizi den mutil gazte bat da sustatzailea. 2018ko Leader programaren deialdian 3 eskaera aurkeztu zituen hainbat neurritarako:

Enpresa sortzea: Enpresa berria da, sozietate mugatua, eta biomasa ekoizten eta banatzen jardungo du. 2.531,88 euroko dirulaguntza bat jaso zuen.

Inbertsioak: 480 metro karratuko pabiloi bat eraikitzeko, biomasa biltegiratzeko. 32.116,30€-ko aurrekontua aurkeztu zuen eta 17.022,72€-ko dirulaguntza bat jaso zuen.

Kontratazioa: 3 pertsona kontratatuko dira lanaldi osoan, biomasa ekoizteko, manipulatzeko eta garraiatzeko. Aurrekontua 19.500 eurokoa da eta osorik lagunduko da diruz.

Arratzuko elkartegia

Loiola de Arratzuko herrigunean “Elkartegi” izeneko eraikin bat egingo da, “Coworking” guneen irizpideei jarraituta, beren kabuz ari diren profesionalek, ekintzaileek, mikropymeek eta startupek lanerako leku bat partekatu ahal dezaten, bai fisikoki bai birtualki, beren proiektu profesionalak beren kabuz garatu ditzaten eta baterako proiektuak bultzatu ditzaten. Helburua da jarduera ekonomikorako gune bat sortzea landa ingurunean, Arratzun bizitzea eta bertan lan egitea sustatzeko.

Batez ere “sormen industriekin” lotura duten profesionalentzat da. Leku gardena da, eta 16 lan leku dauzka, internet konexioarekin, eta hainbat elementu edo azpiegitura komun erabiltzaileen artean partekatzeko. Gaur egun lau lan leku daude beteta.

Eraikuntzan erabilitako materialek ez dute mantentzen lan askorik eskatzen, hormigoi armatua, egiturarako egurrezko panelak eta kristala baitira. Bertako materialen erabilerari eman zaio lehentasuna eraikinaren iraunkortasun globala handitzeko. Guztira 395.649 euro inbertitu dira eta guztira 268.807 euro jaso dira Eusko Jaurlaritzak Landa Garapenean laguntzeko egiten dituen hainbat deialditan.