Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Argitalpen-data: 2016/06/17

Lasarteko EA21eko udal foroa

2015-2016 ikasturtean Lasarteko bi ikastetxe aritu dira lanean Eskolako Agenda 21en Energia eta Mugikortasun Jasangarria gaiaren inguruan. Udalbatza herriko udalarekin ekainaren 1ean ospatu zen, eta hartan zentroek adosturiko konpromisoak udalari jakinarazi zizkioten. Era berean, ikastetxeen eskaerak plazaratu zituzten, eta udalak jasotzeko konpromisoa hartu zuen.