Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Argitalpen-data: 2016/06/17

Hondarribiko EA21eko udal foroa

Ekainaren 10ean Hondarribiko EA21eko ikasturteari amaiera emanaz udal foroa ospatu dugu Udaletxean.

Ikastetxeok Alkate eta zinegotziari egindako lanen ondorioak aurkeztu dizkiegu eta baita horiekin lotuta herriko egoera hobetzeko ditugun proposamenak ere.

Gainera, emaitza guztiak gure ikastetxeetan zabaltzeko ekintza ezberdinak antolatu ditugu: txoko berdean komunikatu, gelaz gela azalpenak, gurasoei komunikatu, irratsaioak, e.a.

Udal foroan bertan ERAKUSKETA bat ere antolatu dugu, murriztu, berrerabili birzikla, lelopean ikastetxeok egin ditugun eskulanak, musika tresnak, argazkiak, ea. ezagutarazteko asmoz.