Euskadi.eus-en bilaketak egiteko Python bezero bat
Argitalpen-data:
Gaur egunean, Euskadi.eus plataforma erabili daiteke API baten tankeran, REST eskaerak eginez URL-etan. Ez da, izatez, API huts-hutsa, ez baitago endpoint bat ekintzak prozesatzeko. Aldiz, bilaketa ariketa bat da egiten den REST eran. URL formatu zehatzak PDF dokumentazioan daude zehaztuta.
Sistema hau erraztu nahi izan dugu nolabait, datuak arakatzea eta eskuratzea errazagoa egin dadin. Horretarako sortu dugu Scodeu (Search Client for Open Data Euskadi) liburutegia, Python lengoaian. Liburutegi hau open source gisa zabaltzen dugu, eta Euskadi.eus-eko bilaketa funtziak kapsulatzen eta abstraitzen ditu. Erraza da instalazioa, Python jakinik, Pypi-tik lortzen ahal da.
Erraminta berri hau ondo erabili ahal izateko, Euskadi.eus nola dabolen jakin egin behar da nolabait. Funtsean, bilatzailera jotzen dugunean, edukia deskribatzen duten fitxak topatzen ditugu, eta edukira iristen ahal gara horrela, haiek prozesatzeko ahalmenarekin. Baina, adi, Scodeu-rekin fitxetan dagoen edukira iritsiko fara, baina eduki horren azken formatu eta ezaugarriak aldez aurretik jakitea komeni da, prozesatze egokia egin ahal izateko.
Open Data Euskadiren bidez lantegi batzuk eskaini ditugu azken asteetan, tresna hau jakitera emateko. Ariketa bat ere proposatu genien bertaratu zirenei:
2015. urtean egin diren kontratu guztiak aurkitu, eta eman sail bakoitzak kontratatu duenaren batuketa.
Ariketaren emaitza hemen duzue, Scodeu liburutegia erabilita.