Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Argitalpen-data: 2016/06/02

Etxebarriko Eskolako Agenda 21 ekimenaren urteko Foroa egin da

Pasa den maiatzaren 30an, Eskolako Agenda 21aren Foroa egin dela Etxebarriko Udaletxeko bilera-aretoan. Ekitaldiak amaiera eman dio 2015-2016 ikasturteko egitarauari Bioaniztasuna gaiari buruz jardun duena. Ekitaldian, Alkatea den Loren Olivak, Alkateordea den Miguel Ángel Herrerok eta Ingurumen Zinegotzia den Itziar Saliciok, Etxebarri Institutuko hamar ikaslek zein Edurne Santesteban, Eskola Agenda 21eko arduraduna eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelaren Miren Agirreazkuenagak hartu dute parte.

Ikasleek aurten gauzatutako jarduerak aurkeztu dituzte. Horien artean, aipatzekoak dira: txorientzat habiak eta jateko tokiak egin, edo gurpil zaharrak apaindu eta erabili bertan landatzeko.

Jarraian, honako eskariak helarazi dizkiote Udalari: zaborra kentzea berdeguneetatik eta garbi mantendu; bertako zuhaitzen landaketa bultzatu herrian eta ikastetxeak eraiki dituen habiak zuhaitzetan kokatzen laguntzea.

Era berean, Ikastetxeak hurrengo ikasturterako hartutako konpromisoa azaldu du: Udalak kokatutako habiei segimendua egin eta garbi mantendu. Habiak non jarriko diren Udalaren eta Ikastetxearen artean adostuko da.

Alkateak eta Ingurumen Zinegotziak egindako lanagatik zoriondu dute ikastetxea eta erantzun positiboa eman diete eskakizunei. Baita ere, batzuk betetzeko bidean daudela azaldu dute.