Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 544
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/23
  • Argitaratze-data: 2020/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak 12.1.f artikuluan ezartzen du legeria hori bete behar duten instalazioek aurkeztu behar dutela instalazioak okupatzen duen lekuaren oinarrizko txosten bat.

Txosten horren helburu nagusia da egiten den unean kutsadurak lurzoruari eta lurpeko urei zenbateraino eragiten dien zehaztea, lehenik eta behin, pertsonen osasunerako eta ingurumenerako gaur egun dagoen arriskua baloratzeko, eta, bigarrenik, substantzia arriskutsuen kontzentrazioen banaketa deskribatzeko, industria-jarduera amaitzean, lehengoratze-beharraz eta saneamendu-helburuez erabakitze aldera.

Arauaren atal hori interpretazio-zalantzen iturri izan da, bai eta eraginpeko operadore juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari egindako argibide-eskaeren iturri ere. Egoera hori ebazteko, aipatutako arau-xedapen orokorra behar bezala interpretatzearen eta aplikatzearen arloan ziurtasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzen duten jarraibide teknikoak edo gidak idatzi behar dira.

Helburu horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren zerbitzu teknikoek dokumentuaren lehen zirriborro bat idatzi zuten, eta hor bilduta daude Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren eraginpeko jarduerek lurzorua babesteko dituzten betebeharrak betetzeko jarraibideak. Ingurumen-arloko informazioa eskuratzeko, parte-hartze publikorako eta justiziarako eskubideei buruzko uztailaren 18ko 27/2006 Legean ezarritakoa betetze aldera, zirriborroa jendaurrean jarri zen. Horretarako, arauak zuzenean eragindako enpresei eta lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko egiaztatutako erakundeei igorri zitzaien, kontrastatzeko eta hobetzeko ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.

Operadore pribatuekin kontraste hori egin ondoren, jarraibide teknikoko behin betiko dokumentua idatzi da, agindu honi erantsita. Azken helburua da kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiak eragindako jardueren titularrei eta laguntza ematen dieten ingurumen-espezialistei lanak egiten eta lurzoruaren babesaren arloko betebeharrekin lotutako txostenak egiten laguntzea, nahitaez bete beharreko jarraibideak emanez. Jarraibideok koherenteak dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babesteko helburuekin.

Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak ahalmena ematen dio ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailari dekretu horretan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapen eta jarraibide teknikoak emateko.

Administrazio-egintza honen izapidetzeari dagokionez, adierazi behar da xedapen orokorren aplikazioa errazteko ematen diren jarraibideak berariaz salbuetsita daudela Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen aplikazio-eremutik.

Aipatutako xedapenak, beste xedapen orokor batzuk eta haiekin bat datozenak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Jarraibide tekniko bat onartzea, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

Bigarrena. Denek jakin dezaten, ebazpen honen eranskin gisa argitaratzea xedatzen da.

Hirugarrena. Jarraibide tekniko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aplikatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurrean hasitako prozeduretan.

Errekurtsoak: agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorrita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik