Eusko Jaurlaritza

Administrazio-epeak etetea

2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin:

  • Eten diren administrazio-epeei berriz ekingo zaie, edo epea berriz hasiko da, alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean hala aurreikusi bada.
  • Indargabetuta geratzen da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria.

Informazio gehiago (leiho berri bat irekitzen da)

Martxoaren 14an argitaratu zen BOEn martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena.

Hirugarren xedapen gehigarrian honako hau zehazten da:

Hirugarren xedapen gehigarria. Administrazio-epeak etetea.

  1. Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean.
  2. Terminoak eta epeak etetea 39/2015 Legean, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, definitutako sektore publiko osoari aplikatuko zaio.
  3. Aurrekoa gorabehera, organo eskudunak erabaki ahalko du, ebazpen arrazoituaren bidez; eta betiere interesdunak ados dagoela adierazten badu, edo epea ez etetearekin ados dagoela adierazten badu, prozeduran interesdunaren eskubide eta interesetan kalte larriak saihesteko antolamendu-instrukzio-neurriak hartzea
  4. Xedapen honek ez die eragingo lehenengo paragrafoan aipatzen diren prozedura eta ebazpenei, baldin eta alarma-egoera justifikatzen duten egitateei estuki lotutako egoerei buruzkoak badira.

Era berean, laugarren xedapen gehigarrian honako hau zehazten da:

Laugarren xedapen gehigarria. Preskripzio-epeak etetea eta iraungitzea.

Edozein akzio eta eskubideren preskripzio- eta iraungitze-epeak etenda geratuko dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, gauzatzen diren luzapenen indarraldian

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren Erakunde Autonomoek erabat edo partzialki izapidetutako prozeduretan terminoen eta administrazio-epeen etena aplikatzeari buruzkoa

2020ko martxoarenn 24an egindako Gobernu Kontseiluaren Saioan hurrengoa erabaki da:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen esparruan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritako administrazioepeen etendura honela ulertuko da: prozedurazko epeak geldiarazi egiten dira alarma-egoera deklaratzen den unean, baina epeoi -hasierakoak edo luzatuak- alarma-egoera desagertu bezain laster berrekingo zaie, geratzen den denborarako, inola ere zerotik hasi gabe. Hau da, "berriz ekiten zaie" epeei, baina ez dira "berriz hasten".
  2. Administrazio-jardueraren paralizazioa edo arrazoirik gabe atzeratzea ahal dela eragozteko, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako organoak, baldin eta plantillaren egoerak eta lanbaldintzek horretarako aukera ematen badute, saiatuko dira martxoaren 14ko 463/2020 Errege
    Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriko 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako mekanismoak erabiltzen, prozeduren izapidetzea ofizioz bultzatzeko, izapideak egiteko eta dagozkien administrazio-egintzak emateko, betiere errespetatuz herritarrek duten eskubidea beraiei eragiten dieten prozedura administratiboen epeak eteteko, alarma-egoerak irauten duen bitartean.

Azken aldaketako data: