Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak 2025-2026
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, bai eta 2025ean kultura-ondarea digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko proiektuak aurkezteko deialdia egitea ere.
Gauzazko laguntzak deialdi honetan hautatzen diren proiektuen digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanetatik eratorritako gastuak finantzatuko ditu. Lan horiek Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egikarituko ditu 2026an zehar, beharrezkoak diren zerbitzuen administrazio-kontratuen bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearekin bat. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak txertatzen dira Espainiako ordenamendu juridikoan.
Proiektuen digitalizazio-lanen edo katalogazio- eta digitalizazio-lanen emaitza disko gogor batean entregatzea izango da laguntza; hala ere, entrega hori beharrezkoak diren kontratazio-espedienteak gauzatzearen mende egongo da.
Hautatutako proiektuen emaitza Euskarianaren bitartez hedatuko da (https://www.euskariana.euskadi.eus); hau da, euskal kulturaren atari digitalaren bitartez, baliabideak zuzenean sartuta, edo haiek biltegian gordeta, proiektuaren pertsona, entitate edo erakunde sustatzaileek OAI-PMH biltegi propioa badute.
Proiektuak
1.– Deialdiaren xede diren proiektuak:
Euskal kultura-ondareko kultura-baliabideak digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko proiektuak aurkeztu daitezke deialdian; adibidez, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, soinu-dokumentuak, mapak, planoak, kartelak, prentsa eta funts bibliografikoak. Baliabide horiek originalak izan behar dute; ez da kopiak digitalizatzea onartuko, salbu eta dokumentu originalik ez dagoenean eta behar bezala justifikatzen denean.
Artxiboko dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuek ez dituzte jasoko digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko laguntza hauek.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa argitzeko asmoz, artxibotzat hartzen da dokumentuen bizi-ziklo osoan zehar dokumentuak ekoizteko eta kudeatzeko prozesua metodologia propio bat erabiliz definitzen duen kudeaketa-sistema korporatiboa.
Adierazitako kasu bakoitzean parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Digitalizazioa:
Bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
– Baliabideek erregistro katalografiko/deskribatzaile bat izatea (.mrc, MARCXML edo antzeko formatuetan).
– Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Digitalizazioei buruzko bilaketa Hispanan (https://hispana.mcu.es/eu/inicio/inicio.do) eta Euskarianan (https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/eu/home/home.do) egin beharko da gutxienez. Bilaketak noiz egin diren, zer biltegi kontsultatu diren eta zer bilaketa-estrategia erabili diren adierazi beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.
b) Katalogazioa eta digitalizazioa:
Bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
– Baliabideek ez izatea erregistro katalografiko/deskribatzailerik.
Erregistro katalografikoak edo deskribatzaileak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (https://www.katalogoak.euskadi.eus) eta Euskadiko Liburutegien Bilgunean (http://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/bilgunea) bilatu beharko dira gutxienez.
– Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Digitalizazioei buruzko bilaketa Hispanan (https://hispana.mcu.es/eu/inicio/inicio.do) eta Euskarianan (https://www.euskariana.euskadi.eus/euskadibib/eu/home/home.do) egin beharko da gutxienez. Bilaketak noiz egin diren, zer biltegi kontsultatu diren eta zer bilaketa-estrategia erabili diren adierazi beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.
Bi kasuetan, baliabideak digitalizatzeko modukoak izan beharko dira. Beraz, proiektuan ezin dira sartu hauskorrak izateagatik edo narriatuta egoteagatik garraiatu, manipulatu edo digitalizatzeko prozesuan kaltetu daitezkeen baliabideak.
2.– Baldintza hauetakoren bat bete behar da digitalizatu beharreko baliabideen kasuan:
a) Baliabide horiek jabari publikoan egotea. Obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean, betiere arau honetan ezarritakoaren arabera: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua (lagungarri gisa, II. eranskineko taula kontsultatu daiteke).
b) Baliabide horien titularrek (pertsona fisikoak edo entitate publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.
c) Baliabideak obra zurtzak izatea, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra zurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.
3.– Proiektuak zuzen zehaztu beharko dira, baliabideak behar bezala ordenatuta edo sailkatuta egon daitezen. Proiektu bakoitzarekin batera, gutxienez, inbentario bat aurkeztu beharko da. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak zehaztu beharko dira, bolumenari, motari eta edukiari begira. Ildo horretatik, proiektua baloratua izan dadin, proiektuek adierazi beharko dute zenbatekoa den digitalizazioko edo katalogazio eta digitalizazioko objektu digitalen kopurua, eta ez da onartuko digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideen bolumena metro linealen, kutxen edo antzeko kontzeptuen terminoetan definitzea.
4.– Ikus-entzunezko eta soinuzko proiektuen kasuan, materialak ebaluatu egin beharko dira digitalizatu daitezkeela bermatzeko. Ebaluazio horretarako, material horien ezaugarriei buruzko informazio zehatzagoa emateko eska daiteke, bai eta material horiek begiz ikuskatzeko aukera emateko ere, dirulaguntza esleitzeko ebazpena eman aurretik.
5.– Europako Batzordearen gomendioei jarraituz, jabari publikokoak diren materialak jabari publikokoak izango dira digitalizatu ondoren ere. Material horiek eskubideen deklarazio honen pean lizentziatuko dira:
- The Public Domain Mark (PDM): http://creativecommons.org/publicdomain/mark/1.0/
Garrantzitsua: ikusi informazio osoa deialdia arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 euroPrestazioa zerbitzutan
Gauzazko laguntzak deialdi honetan hautatzen diren proiektuen digitalizazio- edo katalogazio- eta digitalizazio-lanetatik eratorritako gastuak finantzatuko ditu.
Proiektu bakoitzaren gehieneko aurrekontu zenbatetsia ezingo da izan 20.000 (hogei mila) euro baino handiagoa (BEZa barne).
Halaber, proiektuen aurrekontu zenbatetsia ez da inolaz ere izango zenbateko hauek baino txikiagoa, proiektu motaren arabera:
a) Digitalizazioa: 2.500 (bi mila eta bostehun) euro (BEZa barne).
b) Katalogazioa eta digitalizazioa: 5.000 (bost mila) euro (BEZa barne).
Proiektuen aurrekontu zenbatetsia kalkulatzeko, oinarrietako 5. artikuluko taulen edukia hartuko da kontuan, eta BEZa duten unitateko prezioak hartuko dira kalkulurako erreferentzia gisa.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak edo juridikoak
Proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titular diren eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan aurreikusten diren pertsona fisikoek, entitateek edo erakundeek, edozein dela ere haien egoitza soziala eta fiskala dauden tokia, baldin eta baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
a) Elementu horiek jabari publikoan egotea. Obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean, betiere arau honetan ezarritakoaren arabera: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua. (Laguntza gisa, II. eranskineko taula kontsultatu daiteke).
b) Elementu horien titularrek (pertsona fisikoak edo entitate publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.
c) Elementuak obra zurtzak izatea, Obra Zurtzen Araubide Juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra zurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.
Betekizunak
- Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
-
Ez izatea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko inolako debekurik. Zehazki, ezin izango dira lege horretan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan egoera hauetakoren batean dauden pertsonak edo entitateak:
1.– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta edo delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenatuta: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
2.– Borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta, konkurtsoan deklaratuta (konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri den kasuan izan ezik), esku-hartze judizialaren mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia bukatu gabe dagoelarik.
3.– Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eraginda, errudun deklaratuta egoteagatik.
4.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari direnak lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako eran.
5.– Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
6.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
7.– Egunean ez egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
8.– Dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmoa jasota, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako denboran. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako eran.
9.– Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehapena jasota egotea pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
10.– Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, eta kuota hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana egiaztatu gabe egotea.
- LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta leheneratzeko terapiak sustatu edo egin izana ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Euskadiko Liburutegi Digitala: 945 016 842
Euskadiko Liburutegi Digitala (euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus)
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1106006Eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
-
Ez izatea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko inolako debekurik. Zehazki, ezin izango dira lege horretan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan egoera hauetakoren batean dauden pertsonak edo entitateak:
1.– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta edo delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenatuta: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
2.– Borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta, konkurtsoan deklaratuta (konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri den kasuan izan ezik), esku-hartze judizialaren mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia bukatu gabe dagoelarik.
3.– Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eraginda, errudun deklaratuta egoteagatik.
4.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari direnak lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako eran.
5.– Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
6.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
7.– Egunean ez egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
8.– Dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmoa jasota, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako denboran. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako eran.
9.– Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehapena jasota egotea pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
10.– Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, eta kuota hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana egiaztatu gabe egotea.
- LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta leheneratzeko terapiak sustatu edo egin izana ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- beharrezkoa den dokumentazio guztia prestatu, PDF formatuan (edo onartutako beste batean) eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu eta han lau urrats erakutsiko dira:
- eskabidea bete
- prestatutako dokumentuak eta formularioak erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pantailan, bidalketaren osteko hartu-agiria agertuko da.
Oharra: Zure eskubidea da prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez diren datuak eta dokumentuak ez aurkeztea, baldin eta administrazio publikoen esku badaude edo administrazio horiek eginak badira (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan). Eskubide hori baliatu ahal izateko, eskabideko Aurretik aurkeztutako dokumentuak atalean, entregatutako dokumentuei buruzko informazioa beteko da.
Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpetan egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
a. Bete eskatutako inprimakiak, halakorik balego.
b. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
c. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez
Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako baliabiderik izatea.
d. Barruan zaudela, izapidearen formulario nagusia bete eta aurrez prestatutako dokumentazio guztia erantsi ahal izango duzu.
e. Inprimatu formularioa eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
-
Ez izatea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko inolako debekurik. Zehazki, ezin izango dira lege horretan araututako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan egoera hauetakoren batean dauden pertsonak edo entitateak:
1.– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta edo delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenatuta: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
2.– Borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatuta, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuta, konkurtsoan deklaratuta (konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri den kasuan izan ezik), esku-hartze judizialaren mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia bukatu gabe dagoelarik.
3.– Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eraginda, errudun deklaratuta egoteagatik.
4.– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkari direnak lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako eran.
5.– Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
6.– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
7.– Egunean ez egotea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketari dagokionez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
8.– Dirulaguntzak jasotzea galarazten dion zehapen-ebazpen irmoa jasota, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, kasuan kasuko zehapenean ezarritako denboran. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta ez badute egiaztatzen sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritako eran.
9.– Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta Ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez zehapena jasota egotea pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
10.– Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, eta kuota hori betetzeko ordezko neurriak abian jarri izana egiaztatu gabe egotea.
- LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu ez izana, ezta leheneratzeko terapiak sustatu edo egin izana ere, Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluaren arabera.
Laguntza hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Oharra: Zure eskubidea da prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez diren datuak eta dokumentuak ez aurkeztea, baldin eta administrazio publikoen esku badaude edo administrazio horiek eginak badira (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan). Eskubide hori baliatu ahal izateko, eskaerako Aurretik aurkeztutako dokumentuak atalean, emandako dokumentuei buruzko informazioa bete behar da.
Abisua: Espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpetan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.

Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak
Pertsona, entitate edo erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte:
a) Proiektua onesteko proposamena onartzea. Alde horretatik, proiektua onetsi dela pertsona, entitate edo erakunde onuradunei aditzera ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, proposamena onetsi dutela iritziko zaio. Hala ere, oinarri hauen 15.6 artikuluan adierazten den moduan, pertsona, entitate edo erakunderen batek laguntzari uko egiten badio, eta laguntza eman duen organoak erabakitzen badu puntuazioaren arabera laguntza hurrengo pertsona, entitate edo erakunde eskatzaileari ematea, berariaz onartu beharko da proiektua onesteko proposamena.
b) Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu dela, hura gertatu orduko. Aldaketa hori Kulturako sailburuordeak baimendu beharko du.
c) Digitalizatzeko edo katalogatu eta digitalizatzeko lanak egiteko behar den denbora guztirako ematea Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari digitalizatuko edo katalogatu eta digitalizatuko diren baliabideak. Digitalizatu edo katalogatu eta digitalizatu beharreko baliabideak zuzen antolatu edo sailkatu beharko dira, inbentario zehatz batean.
d) Digitalizazioaz arduratzen den enpresari baimena ematea baliabide horiek enbalatzeko, enpresaren egoitzara eramateko eta ondoren egingo diren lanetarako. Enbalajea proiektuaren sustatzailea den entitate edo erakundeko pertsonaren edo solaskidearen aurrean egingo da.
e) Baliabideak digitalizatzeko proiektuen kasuan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari ematea digitalizatu beharreko baliabideen erregistro katalografiko/deskribatzaileak, ahal dela .mrc, .marc, MARCXML edo antzeko formatuan. Erregistro horiek CC0 1.0 lizentziaren pean argitaratuko dira (Domeinu Publikorako Lagapena).
f) Baliabideak katalogatzeko eta digitalizatzeko proiektuetan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea, eskuragarri dagoen informazioa emanez katalogazioa zehatzagoa izan dadin.
g) 16.16 artikuluan aipatutako harrera-dokumentua sinatu eta aurkeztea, eta entregatutako ondasunak ondo erabiltzea.
h) OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeen kasuan, emandako laguntzaren esparruan sortutako baliabide digitalak kargatzea eta horiek jasotzeko gune espezifiko bat sortzea. Gainera, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari edo edozein OAI-PMH biltegiri gune hori biltzea ahalbidetuko diote. Halaber, baliabideak eskuragarri jarriko dituzte oso-osorik, doan eta libre, webgunean.
i) OAI-PMH biltegi propioa duten pertsona, entitate edo erakundeen kasuan, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuari jakinaraztea biltegiko aldaketa oro, baldin eta laguntzaren esparruan digitalizatutako edo katalogatu eta digitalizatutako baliabideen datuei eragin badiezaiekete.
j) Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzaren mende dagoen Euskadiko Liburutegi Digitalaren Zerbitzuak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.
k) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak emandako babesa beren-beregi adieraztea onetsitako proiektuan oinarrituta egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.
l) Edozein formatutako argitalpenek, haien publizitateak eta onetsitako proiektuaren bitartez gauzatzen diren jardueren publizitateak Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dute. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.
m) Hizkuntza eta irudiak ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuaren eta generoaren alderdia errespetatuz erabiltzea diruz laguntzen den jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.
n) Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 f) artikuluan adierazi bezala.
o) Diruz lagundutako proiektua osatzen duten baliabideei dagokien tasazioa aurkezten ez bada, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak izendatutako agenteei erraztea baliabide horien balorazioa eta tasazioa, oinarri hauen 16.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
p) Oro har Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean eta zehazki haren 14. artikuluan jasotako beste edozein betebehar eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoak diren gainerako lege-xedapenetan jasotako beste edozein.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.