Arrantza produktuak merkaturatze-neurriei laguntzak

[FEMP 2019]

Deskribapena


Xedea

MAEko elkarte profesionalen eta enpresa arrantzale eta urtarren lehiakortasuna sustatzea da, honako helburu hauek dituzten arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko orduan:

a) Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak sortzea, eta lanbidearteko elkarteak sortzea.

b) Merkatu berriak aurkitzea eta arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzeko baldintzak hobetzea, honako hauek bereziki:

▪ Merkaturatzeko potentziala duten espezieak.

▪ Neurri teknikoekin bat etorriz lehorreratu diren nahi gabe hartutako merkataritza-populazioen harrapakinak, 1380/2013 Erregelamenduaren 15. artikuluarekin eta 1379/2013 Erregelamenduaren 8.2 artikuluarekin bat etorriz.

▪ Ingurumenean inpaktu txikia eragiten duten metodoekin lortutako arrantza- eta akuikultura-produktuak.

c) Kalitatea eta balio erantsia sustatzea, honako hauek erraztuz:

▪ Produktu jakin baten erregistroa eskatzea eta operadoreak kasuan kasuko betetze- eta ziurtatze-baldintzetara egokitzea.

▪ Arrantza- eta akuikultura-produktu jasangarriak ziurtatu eta sustatzea, kostako arrantza artisauari dagozkion produktuak eta ingurumena errespetatzen duten eraldatze-metodoak barne.

▪ Kostako arrantza artisaua gauzatzen duten arrantzaleen edo zutik arrantzatzen duten arrantzaleen aldetik produktuak zuzenean merkaturatzea.

▪ Produktuen aurkezpena eta ontziratzea.

d) Merkatu-azterketak.

e) Eskualdeko komunikazio- eta sustapen-kanpainak, publikoa arrantza eta akuikultura jasangarrirako produktuen inguruan sentsibilizatzeko.

f) Trazabilitatea hobetzea.

g) Ingurumeneko inpaktuaren eraldatzea hobetzeko inbertsioei laguntzea, arrantza eta akuikulturako produktuak barne hartuta, baldin eta:

- energía aurrezten eta ingurumenaren gaineko eragina arintzen laguntzen badute; hondakinen tratamendua barne.

- segurtasuna, higienea, osasuna eta lan-baldintzak hobetzen badituzte.

- gizakiok kontsumitzeko erabili ezin diren arrain-harrapakin komertzialak eraldatzen laguntzen badute.

- akuikultura ekologikoaren produktuak transformatzeari buruzkoak badira.

- eraldaketa-jarduera nagusietatik sortutako azpiproduktuak eraldatzearekin lotuta badaude.

- produktu, prozesu eta kudeaketa- eta antolamendu-sistema berri edo hobeak badakartzate.

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:

a) Proiektuaren interés kolektiboa, gehienez ere 50 puntu.

b) Proiektuaren onuradun kolektiboa, haren kalitateari eta xehetasunei dagokienez, 50 puntu gehienez ere.

Arrantza-ekoizleen erakunde eta elkarteen kasuan, laguntza horiek sortu eta lehenengo 5 urteetan zehar emango dira −hura aitortzen den egunetik kontatzen hasita−. Urtero, hark azken 3 urteetan lortutako ekoizpenaren batez bestekoaren % 1ari dagokion oroharreko balioa izango du.

Finantza-partaidetza duten arrantza-sektoreko proiektuek finantziazio-plan bat aurkeztu behar dute, eta, bertan, norbere nahiz kanpoko baliabideen ekarpena adierazi beharko dute, baita diru-laguntzaren xede izango den ekintzara bideratutako funtsen jatorria eta aplikazioa ere.

Arrantza eta akuikulturako produktuen lehenengo salmentari lotutako eragiketetarako, produktu horiek manipulatu eta eraldatzeko eragiketatzat jotzen badira, inbertsio materialei buruzko zenbait gastu diruz lagundu ahal dira, 508/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EIAF) 69.1 artikuluaren babespean, batez ere eraginkortasun energetikoa sustatzeko direnak, edo segurtasuna, higienea, lan-baldintzak, produktuak edo kudeaketa-sistemak hobetzekoak direnak eta eraldaketa hori antolatzeko direnak.

Laguntza proiektua amaitu ostean edo tarteko fase batean ordainduko da, hark ekitaldi ekonomiko batetik gorako exekuzio-epea badu eta, betiere, dagoeneko ordainduta dauden fakturak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta


EAEko arrantza eta akuikultura-sektorerako diru-laguntzen onuradunak (FEMP laguntzak)

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte MAEren esparruko erakunde profesionalek, arrantza- eta akuikultura-produktuak merkaturatzen dituzten arrantza-sektoreko operadoreek, administrazio publikoek, eta erauzketa-sektore arrantzalea eta urtarra irudikatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteek, beren kasa edo veste batzuekin elkartuta, horiek lehiakortasuna, prestakuntza, jasangarritasuna, sustapena, elikagaien segurtasuna eta berrikuntza bultzatzeko programa sektorialak sustatzen dituztenean.

Eskakizunak:

  • Diruz lagun daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte.
  • Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan ez jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ebazpen irmo bidez ez eragin izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, horietan zehaztutako terminoetan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1046707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk