Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-lan egiteko dirulaguntzak 2026-2027

[KOI-2026]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

Iragarritako laguntzen xedea da ikerketa-proiektuak egitea, euskal kultura-ondare materialaren –higiezinaren nahiz higigarriaren– babesa hobetuko duen ezagutza berria sortzeko. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.

Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak –ondare immaterialari buruzkoak salbu–, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.

Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek:

  • Laborategi edo profesional espezializatuek analitikak egiteko xede bakarra duten proiektuak; adibidez eta zerrenda osoa emateko asmorik gabe: datazio absolutuak, dendrokronologia, DNA analitikak edo biologia molekularra, isotopo egonkorrak, etab. Halere, kultura-ondarea –higigarria edo higiezina– ikertzeko proiektuek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta analitikak egin behar badituzte proiektuaren xede den ondarea ikertzeko erabilitako informazioa hobetu eta zehazteko laguntza gisa. Betiere proiektuan esplizituki justifikatu beharko da analitika horiek osagarriak direla, eta ez funtsezkoak.
  • Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak.
  • Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia) eginak, foru-aldundiek abiarazitako beste dirulaguntza-lerro batzuen xede badira, lan horiek ikerketaren xede nagusia direnean.
  • Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legea aplikatuta nahitaezkoak diren lan arkeologikoak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun deklaratutako eremu arkeologikoei eta ustezko zona arkeologikoei eragiten dieten obren ondoriozkoak.
  • Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak

Ikerketa-lanak gauzatzeko eta jusfikatzeko epeak:

Diruz lagundutako proiektuek 2026an hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2027ko urriaren 30a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.

Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2027ko azaroaren 13 da, egun hori barnean dela.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa

Aurreko artikuluan aurreikusitako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 200.000 eurokoak dira; horietatik 100.000 euro 2026ko ekitaldiko aurrekontuari dagozkio, eta 100.000 euro 2027ko konpromiso-kredituei.

Laguntzak proiektuaren aurrekontuan sartutako gastuen ehuneko ehunera ( % 100) irits daitezke, proiektu bakoitzeko 15.000 euro gainditu gabe, betiere Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-izendapenen barruan.

Laguntzen bateragarritasuna

Dirulaguntza hau bateragarria da ikerketa berera bideratutako edozein beka, laguntza edo diru-sarrerarekin, betiere adierazitako mugen barruan eta gainfinantzaketarik gertatu gabe.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz laguntzeko moduko gastutzat jotzen dira lana gauzatzetik zuzenean eratorritakoak eta lana justifikatzeko epea amaitu aurretik ordaindutakoak. Zehazki, honako gastu-mota hauek lagundu ahal izango dira diruz:

Pertsona edo erakunde onuradunak kontratatzen dituen langileen gastuak, baita hirugarrenen zerbitzu profesionalak ere.

Kontsumigarriak, erremintak, tresna teknikoak, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) landa-lanerako, erreprografia-zerbitzuak eskuratzea.

Landa-lanerako motordun ibilgailuak eta makinak alokatzea.

Administrazio-gastu espezifikoak, diruz lagundutako programari egotz dakizkiokeen kostu zuzenen guztizkoaren % 10eko mugaraino, baina soilik diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta horiek behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira. Berariaz aurreikusita eta kuantifikatuta egon beharko dute proiektuaren aurrekontuan.

Landa-lanetan parte hartzen duten pertsonen bidaia- eta mantenu-gastuak honako baldintza eta muga hauen arabera lagunduko dira diruz:


Landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izan behar dute, eta proiektuan esplizituki justifikatuta egon behar dute. Bidaia-gastuetarako partida eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan sartuta egon beharko da.


Bidaia-gastuei dagokienez, garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua edo alokatutakoa erabiltzeagatiko bidaia-kalte-ordainak diruz lagunduko dira. Azken horiek diruz lagunduko dira, ibilitako kilometroko 0,29 euroko gehieneko mugarekin. Autobideetako bidesariak eta aparkaleku-gastuak ere diruz lagunduko dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren egiaztagiriaren edo dagokion fakturaren bidez egiaztatutako zenbatekoarekin.


Ostatu-gastuak diruz lagundu ahal izango dira, gehienez ere 100 euro pertsona eta egun bakoitzeko.


Mantenu-gastuak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta bazkariak badira. Gosariak eta afariak diruz lagundu ahal izango dira soilik landa-lanean etxetik kanpo bidaiatu eta gaua eman behar duten pertsonentzat, eta ostatu-erregimenak ez ditu zerbitzu horiek barne hartzen. Mantenu-gastuek gehienez 42 euroko dirulaguntza jasoko dute pertsona eta egun bakoitzeko.


Landako lanak egiten diren lekuaren kokapena dela eta, mantenu-soluzio hori ostalaritza-establezimendu batera joatea baino eraginkorragoa denean bakarrik lagunduko da diruz elaboratu gabeko elikagaiak edo dagoeneko egiteko prestatutako elikagaiak erostea.

Ez dira diruz lagunduko pertsona edo erakunde onuradunentzat (jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak) berreskuratu edo konpentsatu daitezkeen balio erantsiaren gaineko zergari dagozkion gastuak. Kasu horretan, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan eta laguntzaren justifikazioan diruz lagun daitekeen gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako gastuen eta egiaztagirien bidez egiaztatutakoen zerga-oinarriari dagokiona izango da.

Nolanahi ere, pertsona edo erakunde eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko du dirulaguntzaren xede diren eragiketetan jasandako BEZa osorik edo zati batean kentzeko edo berreskuratzeko eskubidea duen ala ez.

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza eman eta eskatzaileak onartu ondoren.

b) Gainerako % 50a 2027an ordainduko da beti. Horretarako, pertsona edo erakunde onuradunak aldez aurretik justifikatu beharko du egindako gastua, justifikazio-izapiderako eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

Organo kudeatzaileak pertsona edo erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatu ondoren egingo dira ordainketak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna

  • Jarduteko gaitasun osoa izatea
  • Lana banaka egiten duen eta/edo haren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko du, eta titulu horren ikasketa-programa honako ikasketa-arlo hauetakoren batean oinarrituko da: arkeologia, historia, artearen historia edota kultura ondarea. Halakorik ezean, era berean baliozkoa izango da graduondoko edozein titulazio ofizial - DEA, master edo doktoretza -, baldin eta titulu horiek lortzeko ikerketa-lan bat egin bada, eta haren xedeak lotura zuzena badu ikasketa-arlo horiekin.

  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea

Pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da

  • Nolanahi ere, lana banaka egiten duen edo, hala badagokio, talde baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo gradu titulua izan beharko du, eta horren ikasketa-plana honako ikasketa-arlo hauetan oinarrituko da: Historia, Artearen Historia, Arkeologia edo Kultura Ondarea. Bestela, graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) ere baliozkoa izango da, baldin eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin.

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

  • Kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea helburu edo xede sozial gisa izatea.

Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek

Nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek.

Eskakizunak:

  • Eskaera bat aurkezteko elkarte bat eratzeko erabakia.

Betekizunak

  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

  • Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena. Hala badagokio, eskatzailea txostena aurkeztetik salbuesten duen kasuan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Taldea osatzen duten pertsonen prestakuntza akademikoa eta profesionala
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.

  • Pertsona edo erakunde eskatzailea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako kasuren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskal Kultura Ondarearen Zentroa: 945 01 94 90

Posta elektronikoa: mt-izquierdo@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, bai pertsona fisikoen kasuan, bai juridikoen eta elkarteen kasuan.

Pertsona eta erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

5 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Diru-laguntza onartzea


Diru-laguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.
Emandako laguntza onartu ondoren, Administrazioak ordainketa egiteko beharrezko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza eragin zuen jarduera egin dela eta horrek eragindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde edo pertsona onuradunak. Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2026ko azaroaren 23a da, egun hori barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk