Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2024. Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko. Prozedura arrunta.

[PROT2024]

Deskribapena


Xedea

Enpresentzako laguntzen deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestea. Horretarako, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak emango dira, honako ildo hauetan:

  1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
  2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
  3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
  4. Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:
    • Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
    • Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
    • Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den edozein karga.
    • Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
    • Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.
    • Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.
  5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
  6. Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Dirulaguntzek Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

3.050.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa bost milioi (5.000.000) eurokoa da, eta honela banakatuko da:

  • Hiru milioi berrogeita hamar mila (3.050.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.
  • Milioi bat bederatziehun eta berrogeita hamar mila (1.950.000) euro prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta eduki behar dituzte.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko  zein  irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.

ETEentzako laguntza-lerroan ingurumeneko aholkularitza-zerbitzuen laguntza lortzeko, eskatzaileak enpresa txiki edo ertainaren izaera izan beharko du, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainen definizioari buruzkoan, ezarritakoarekin bat.

Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko  dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetze-aldian badaude.

Nolanahi ere, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

Ezin izango dituzte dirulaguntza hauek eskuratu dirulaguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edo zehapen penalen bat duten erakundeek, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoak barne, baldin eta neurri zuzentzaile egokiak betetzen ez badira eta zehapena ordaintzen ez bada.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeari lotutako irabazi-asmoa duten pertsona fisiko eta juridikoek egiaztatu beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztela onuradun izateko.

Ezingo dute dirulaguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, edo krisian dauden enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko EBAO, L 187).

Azkenik, dirulaguntza eskuratzeko, eskatzaileek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrei eta gizarte-segurantzarekin dituzten betebeharrei dagokienez.

Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar beste aldiz, modu arrazoituan aurka egiten ez badu, eta horrela gertatzen bada, aipatu egiaztapenak aurkeztu beharko dira.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak azaltzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

Ihobe: daz_sas@ihobe.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk