2025-2026 ikasturterako zero eta hiru urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak
[HAURPRI]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2025-2026 ikasturtean, titulartasun pribatuko ikastetxeek Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko diruz laguntzea, itunpeko ikastetxeetako hirugarren mailako gelak izan ezik.
Aurrekontuko zuzkidura
15.355.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi alditan ordainduko da.
Lehenengoan, dirulaguntza guztiaren % 30 ordainduko da, Hezkuntza Politiketako sailburuordea ebazpena sinatu ostean.
Bigarren ordainketa, gainerako % 70a, 2026ko uztailean ordainduko da, laguntza justifikatu ondoren.
Ebazpen-proposamena banan-banan eta elektronikoki jakinaraziko zaie interesdunei. Ebazpenak bide elektronikoz jakinarazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Pertsona edo erakunde onuradunek 5 eguneko epea izango dute behin betiko ebazpen‑proposamena onartzeko edo ukatzeko. Alde horretatik, pertsona edo erakunde onuradunek ebazpen-proposamenaren jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Behin betiko ebazpen-proposamena atzera botatzen bada, onuradun izateko proposatutako pertsonak edo erakundeak eskabideari uko egiten diola ulertuko da.

Nori dago zuzenduta
Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3. artikulua betetzeko, izapidetze elektronikoaren bitartez laguntzak eskatu dituen pertsonak edo erakundeak tributu-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egon behar duela dioen baldintza betetzen duela organo kudeatzaileak egiaztatuko du automatikoki, behar bestetan.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu, eskumena duen organoak emandakoak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak
-
2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea. Itunpeko ikastetxe pribatuetan, kanpoan geratuko da Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren kurtsoa (bi urtekoen gela).
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute EAEko titulartasun pribatuko haur-eskolek eta itunpeko ikastetxe pribatuek, baldin eta 2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena badute (haur-eskola pribatuak, Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak). Itunpeko ikastetxe pribatuetan, kanpoan geratuko da Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren kurtsoa (bi urtekoen gela).
-
Dirulaguntza eman duen Hezkuntza Politikako Sailburuordetzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako jasotako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
Deialdi honen bidez lortutako laguntza bateragarria izango da hezkuntza arloan eskumenik ez duten administrazio publikoen edo erakunde pribatuen mende dauden organoen bidez lortutako beste edozeinekin, baina dirulaguntza guztien batura ezingo da izan gastuaren % 100 baino handiagoa. Halakorik gertatuz gero, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen dirulaguntzari. Erakunde eskatzaileek gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa sinatu beharko dute beren eskabideetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan epai irmo bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso duten pertsonak edo erakundeak, edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin duten pertsonak edo erakundeak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak ?konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu?, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan diren pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoera honetan dauden pertsonak edo erakundeak: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta egotea legezko ordezkaritza duena, eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguak izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoitza fiskala erregelamenduaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean duten pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak, erregelamenduaren arabera zehazten den moduan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso duten pertsonak edo erakundeak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek. Ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ekonomia zirkularra bultzatzeko eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsonak edo erakundeak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolaren hezkuntza-langileen zerrenda, lan-egoera, eta ikasketen titulazioa eta euskara-titulazioa adierazita. 2025-2026ko ikasturte honetan kontratatutako pertsonen tituluen eta lan-kontratuen fotokopiak aurkeztu beharko dira, baldin eta aurreko ikasturteko irakasleen zerrendan ez badaude (IV. eranskina).
-
2025an jaiotako umeen familia-liburuaren edo Erregistro Zibilak emandako erregistro pertsonalaren laburpenaren kopia.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea. Itunpeko ikastetxe pribatuetan, kanpoan geratuko da Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren kurtsoa (bi urtekoen gela).
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute EAEko titulartasun pribatuko haur-eskolek eta itunpeko ikastetxe pribatuek, baldin eta 2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena badute (haur-eskola pribatuak, Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, eta Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak). Itunpeko ikastetxe pribatuetan, kanpoan geratuko da Haur Hezkuntzako lehen zikloko hirugarren kurtsoa (bi urtekoen gela).
-
Dirulaguntza eman duen Hezkuntza Politikako Sailburuordetzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako jasotako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
Deialdi honen bidez lortutako laguntza bateragarria izango da hezkuntza arloan eskumenik ez duten administrazio publikoen edo erakunde pribatuen mende dauden organoen bidez lortutako beste edozeinekin, baina dirulaguntza guztien batura ezingo da izan gastuaren % 100 baino handiagoa. Halakorik gertatuz gero, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen dirulaguntzari. Erakunde eskatzaileek gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa sinatu beharko dute beren eskabideetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan epai irmo bidez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso duten pertsonak edo erakundeak, edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin duten pertsonak edo erakundeak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak ?konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu?, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan administrazioarekin egindako edozer kontratu ebazpen irmoz indargabetu bada, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan diren pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoera honetan dauden pertsonak edo erakundeak: Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta egotea legezko ordezkaritza duena, eta Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguak izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Indarrean dauden xedapenen bidez ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan egoitza fiskala erregelamenduaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean duten pertsonak edo erakundeak.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak, erregelamenduaren arabera zehazten den moduan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso duten pertsonak edo erakundeak, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek. Ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
- Ezingo dira laguntzaren edo dirulaguntzaren onuradun izan ekonomia zirkularra bultzatzeko eta hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsonak edo erakundeak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
- Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3. artikulua betetzeko, izapidetze elektronikoaren bitartez laguntzak eskatu dituen pertsonak edo erakundeak tributu-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egon behar duela dioen baldintza betetzen duela organo kudeatzaileak egiaztatuko du automatikoki, behar bestetan.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu, eskumena duen organoak emandakoak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3. artikulua betetzeko, izapidetze elektronikoaren bitartez laguntzak eskatu dituen pertsonak edo erakundeak tributu-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egon behar duela dioen baldintza betetzen duela organo kudeatzaileak egiaztatuko du automatikoki, behar bestetan.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu, eskumena duen organoak emandakoak.
Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena Hezkuntza Politiketako Sailburuordeak emango du, sei hilabeteko epean. Ebazpen hori banan-banan eta modu elektronikoan jakinaraziko zaie interesdunei, eta emandakoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, guztiek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
2026eko ekainaren 1etik 15era, diruz lagundu diren pertsonek edo erakundeek Haur Eskolako 2025-2026 ikasturteko gastu eta diru-sarreren justifikazioa bidali beharko dute Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara, inprimaki normalizatuaren bidez (V. eranskina). Inprimaki‑eredua euskadi.eus webguneko egoitza elektroniko honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0097015
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu, ekainaren lehenengo hamabostaldian.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.