Trafikoko isunak edota zehapenak

Deskribapena


Trafikoko arautegia hausteak diru-isuna dakar eta horren zenbatekoa arau-haustearen kalifikazioaren menpe egongo da.

  1. Arau-hauste arinak 100 euro arteko isunekin zehatuko dira.
  2. Arau-hauste larriak 200 euroko isunekin.
  3. Arau-hauste oso larriak 500 euroko isunekin.
  4. Hala ere, 80.2 artikuluak dioenez, hauek kontuan hartu behar dira:
    1. Zehapena 1.000 euroko isuna izango da:
      • Gidariak, aurreko urtean ere baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik zehapena jaso bazuen, edo baimendutako alkohol-tasaren bikoitza gainditzen duen alkohol-tasarekin gidatzen badu.
      • Organismoan drogak dituela gidatzen badu.
      • Ibilgailuen gidari guztiek zein gainerako bide-erabiltzaileek, arau-hausteren bat egin badute edo zirkulazio-istripuren batean inplikatuta badaude, alkohola edo drogak organismoan antzemateko probak egiteko betebeharra daukaten arren, probak egiten ez badituzte.
    2. Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzule den gidaria egiazki identifikatzeko beharra dauka, behar bezala eskatzen zaionean ezarritako epean. Identifikatzeko betebehar hori bete ezean, zehapena jatorrizko arau-hausterako aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean; eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean. Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairu-enpresen kasuan, identifikatzeko beharra 11. artikuluak ezartzen duenaren araberakoa bat izango da.
    3. Zehapena 6.000 euroko isuna izango da radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzen badu.
    4. Zehapena 3.000 eta 20.000 euro bitarteko isuna izango da:
      • Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
      • Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortuz.
      • Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
      • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik.
      • Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean. Horrelakoetan, baimena eteteko zehapena ezarri ahal da, urte beteko aldirako ere. Etenda dagoen bitartean, jardueraren titularrak ezin izango du jarduera beretarako beste baimenik lortu. Baimena etenda dagoen bitartean jarduerak egiten baditu, beste sei hilabetez etengo zaio, lehen aldiz urratzen duenean; eta bi aldiz edo gehiagotan eginez gero, urte betez etengo zaio.
      • Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.
  5. Arau-hausteak abiadura mugak ez errespetatzeagatik Trafikoari buruzko Legearen IV. eranskinean ezartzen diren zenbatekoekin zehatuko dira. Horiek zehapen eta puntuen taulan agertzen dira.
  6. Erantzun zibileko derrigorrezko asegururik ez izatea 601 eta 3.005 euro bitarteko isunarekin zehatuko da.

Arau-hausteren sailkapenaren eta zehapenen zenbatekoaren inguruko informazio gehiago Trafikoari buruzko Legearen I. eta II. kapituluetan.

Arau-hauste larri edo oso larri batzuk egiteak gidabaimenetik edo gida-lizentziatik puntuak galtzea dakar, zehapena bide administratiboan irmoa den unetik aurrera.

Puntuak galtzea eragiten duten arau-hausteak Trafikoari buruzko Legearen II eta IV eranskinean jasota daude.

 


Trafikoaren arloko zehapen-prozedura

Izapide hauek egin daitezke:

  1. Arau-haustearen erantzulea den ibilgailuaren gidaria identifikatzea.
  2. Isunak ordaintzea.
  3. Trafiko-salaketen, edo ofizioz hasteko erabakiaren aurka alegazioak aurkeztea, edo beste dokumentu batzuk aurkeztea.
  4. Trafiko-zehapenen aurkako errekurtsoak jartzea.
  5. Isunen egoera kontsultatzea www.trafikoa.eus.

Nori dago zuzenduta


Trafikoko zehapen prozedura baten parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Aplikatu beharreko araudia


Araudia 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (EAO, 261. zk., 2015/10/31koa) Araudia 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa. Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onartzen du. 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena, aplikatu eta garatzeko da (306. zenbakidun EAO, 2003/12/23an argitaratua) Araudia 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa. Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen du (138. zenbakidun EAO, 2009/06/08an argitaratua) Araudia 2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa. Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen du (22. zenbakidun EAO, 1999/01/26an argitaratua) Araudia 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa. Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bateratua onartzen du (267. zenbakidun EAO, 2004/11/05ean argitaratua) Araudia 1507/2008 Errege Dekretua, irailaren 12koa. Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Nahitaezko Aseguruari buruzko Erregelamendua onartzen du (222. zenbakidun EAO, 2008/09/13an argitaratua) Araudia 320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko gaietako Zigor Prozeduraren Erregelamendua onartzen du (95. zenbakidun EAO, 1994/04/21ean argitaratua) Araudia 920/2017 ED, urriaren 23koa, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa arautzen duena. (EAO 271. zk., 2017/11/08koa) Araudia 563/2017 ED, ekainaren 02koa, Merkataritza-Ibilgailuen Azterketa Teknikoak Errepideetan egitea arautzen duena. (EAO 137. zk., 2017/06/09koa)

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

Trafikoko Lurralde arduradunak eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren arduraduna (TAIZA)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Trafikoaren arloko zehapen-prozedura: 0096201

Gidariaren identifikazioa


Arau-haustea egin zenean ibilgailuaren titularra edo errentaria zinenez, gidari erantzulea identifikatu behar duzu.

Epea: 20 egun naturaleko epea duzu gidaria identifikatzeko, jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Identifikazioaren efektuak: identifikazioa era egokian egin bada, identifikatutako pertsonaren aurkako espedientea ofizioz hasiko da. Ofizioz hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso ondoren, 20 egun naturaleko epea izango duzu ordainketa %50eko murrizketarekin egiteko.
Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko.

Gidaria identifikatzeko betebeharra ez betetzearen ondorioak: arau-haustearen gidari erantzulea egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzea arau-hauste oso larria da. Zehapena jatorrizko arau-haustearentzat aurreikusitakoaren bikoitza izango da, arau-haustea arina denean, eta aurreikusitakoaren hirukoitza izango da arau-haustea larria edo oso larria denean.

Ibilgailuaren titularrak isuna ordainduko balu, bera gidaritzat hartuko da ondorio guztietarako eta ordainketa egin ostean ez da identifikaziorik onartuko.

Gidarearen identifikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio-baliabide elektronikoren bat eduki behar duzu.
  • Beharrezkoak diren dokumentu guztiak prestatu, PDF formatuan eskaneatu (edo onartzen diren formatuetako batean) eta ordenagailuan gorde.
  • Inprimakiak bete, baldin badaude, eta gorde ordenagailuan.
  • zerbitzu elektronikora sartu eta behin sisteman identifikatuta, lau pausu jarraitu beharko dira: inprimakia bete, fitxategiak erantsi, komunikazioa sinatu eta emandako dokumentazioa bidali.
    Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arau-haustearen erantzule den ibilgailuaren gidaria identifikatzea

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Isunen ordainketa


Zehapenak isunak direnean, salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturalean ordainduz gero, jakinarazpenean jasotzen den zenbatekoari %50eko murrizketa aplikatuko zaio.
Horrek esan nahi du bide administratiboan alegazioak edo errekurtsoak aurkezteari uko egiten diola.
Pertsona horrek auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian.

Legeak dioenaren arabera, ez dago zehapenaren zenbatekoaren gainean %50eko deskontuaz baliatzerik baldin eta:  

  1. alegazioak aurkezten badira,
  2. Isuna salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo 20 egun naturaleko epean ordaindu ez bada.
  3. Isuna prozedura arrunta erabiliz izapidetzen diren arau-hauste hauengatik jarri bada:
    • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatuta duen ibilgailu bat gidatzeagatik.
    • Arau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak edo errentariak arau-haustearen erantzulea den gidaria egiazki identifikatzeko betebeharra ez betetzeagatik, horretarako ezarritako epean identifikatzeko eskatzen zaienean.
    • Bidean lanak baimenik gabe egiteagatik, edo bide-seinale iraunkorrak edo aldi baterakoak kendu, ezkutatu, aldatu edo hondatzeagatik.
    • Obren seinaleztapena ez jartzeagatik edo indarrean dagoen araudia bete gabe jartzeagatik, ondorioz, bide-segurtasunean arrisku larria sortuz.
    • Bide-segurtasunean eragin zuzena duten jarduera industrialak arautzen dituzten arauak ez betetzeagatik.
    • Radar- edo zinemometro-inhibidore bat edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu zuzena oztopatzeko beste edozein mekanismo instalatzeagatik. Trafikoko zaintza-sistemak non dauden jakinarazten duten abisu-sistemak izatea ez da arau-hauste bat.
    • Gidarien irakaskuntzako eta prestakuntzako zentroen, eta gidariei osasun azterketak egiteko zentroen baimen- eta funtzionamendu-araubideari buruzko arauak ez betetzeagatik, irakasleen edo medikuen kualifikazioarekin lotuta daudenean, edo irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoerarekin, edo bide-segurtasunean zuzenean eragiten duten funtsezko alderdiekin, edota kontrol- edo ikuskaritza-lanak eragozten dituztenean.
    • Ibilgailuaren masa edo neurriak direla-eta, bideko azpiegituran kalteak edo zirkulazioan eragozpenak sortzeagatik, behar den administrazio-baimena izan gabe edo baimen horren baldintzak bete gabe. Eragindako kaltea konpontzeko betebeharra izango du.

Isuna borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu bidez ordaintzeko eskatuko da legez ezarritako errekarguekin.

  1. Ordainketa agiri bat behar duzu, Nire Ordainketa aplikazioan bidez isuna ordaintzeko.
  2. Ordainketa agiririk ez badaukazu eta lortu nahi baduzu, www.trafikoa.eus web orrian sartu beharko duzu, Nire isunak ordaintzeko nabarmenduan, eta eskuragarri duzun agiriaren datu guztiak bete beharko dituzu (espediente zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ordainketa-agiria
    1. Ordainketa-agiria baduzu, isuna ordaindu ahalko duzu:
    2. Ordainketa-agiririk ez baduzu eta eskuratu nahi baduzu, www.trafikoa.eus
      web-orrian egin ahalko duzu "isunen ordainketa" toki nabarmenean.
      Horretarako, agiriaren datu guztiak bete behar dira
      (espediente-zenbakia, matrikula eta arau-haustearen data).

Alegazioak aurkeztea


Alegazio-idatzia aurkezteko 20 egun naturaleko epea daukazu, salaketaren edo hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Idatzi hori zehapen-espedientea izapidetzen duen trafikoko lurralde bulegora bidali behar duzu eta horretan zure defentsarako egokitzat jotzen dituzun probak aurkeztu edota proposatu beharko dituzu.

Epe horren barruan deskontuarekin ordaintzen baduzu, alegazioak ez aurkeztutzat joko dira.

Idatziak aurkeztera inprimakia bete behar duzu eta, ondoren, botoia erabiliz, sartu behar duzu aplikazioa. Sistemaren identifikazioa egin ondoren, pausu hauek jarraitu beharko dira:

  1. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  2. komunikazioa sinatu,
  3. Komunikazioa eta emandako dokumentazioa bidali.
    Bidalketa egindakoan, pantailan hartu-agiria agertuko da.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.